'Traves' proiektuaren ikuskizuna, CBAn
Proiektu honek aurtengo Ribera Beka irabazi du, eta Izaro Ieregi Gonzalezek eta Ageda Blasco Egiak beren lana aurkeztuko dute larunbatean, hilaren 21ean.
Ribera Bekak Bidasoa ibaiarekin eta memoria historikoarekin duten gaiak biltzen ditu. Aurtengo saria Izaro Ieregi Gonzalezek eta Ageda Blasco Egiak egindako Traves performancearentzat izan da. Lan honetan, Bidasoa ibaia gorpuzte ahalegindu dira egileak. Lana larunbat honetan, hilaren 21ean, aurkeztuko dute 20:00etan, CBAn. Sarrerak doakoak izango dira, baina udal webgunearen bitartez eskuratu beharko dituzte interesdunek.
Proiektuak bikoteka garatu behar dituzte, arte eta ikerketa profilak uztartu behar dituzte. Traves proiektua sorkuntza komunitarioko prozesu bat izan da, “maitasunaren afektu iraultzaileak, ibaiko urak eta lurralde-banaketak zeharkatuta, horrek gorputz- eta afektibitate-banaketa dakarrena”. Hori ikustarazteko, egileek uraren nozio jariokorrarekin eta anonimotasunarekiko maitasunaren afektuarekin lan egin dute Ieregik eta Blascok. Proiektu honek 11.250 euroko beka eskuratu du.

