Sutan erretegiak Repsol eguzki bat jaso du
Txapartegi anaiek kudeatutako jatetxeak, Hiruzta upategietan dagoenak, bere lehenengo eguzkia jaso du.
Hondarribiko gastronomiak beste garaipen bat jaso du azken egunetan. Jaizubia auzoan kokatuta dagoen Sutan erretegiak bere lehenengo Repsol eguzkia jaso du. Txapartegi familiak kudeatuta, Alameda jatetxea bezala, Hiruzta txakolindegiaren barnean dago erretegia. 2019. urtean ireki zuten Txapartegi anaiek jatetxea, eta harrezkeroztik, hainbat gomendapen jaso ditu Repsol gidan.
Orain arte, Alameda berak eta Laia erretegiak zituzten eguzkiak Hondarribian, bakoitzak bi baititu. Baina orain, hirugarrena gehituko zaie. Sutan erretegian hainbateko ekitaldiak egiten dituzte, hala nola ezkontzak eta talde bazkari handiak. Baina horrez gain, eguneroko zerbitzua ere ematen dute. Kepa Txapartegik zuzentzen ditu Sutaneko suak, sukaldetik, eta kanpoan, Mikel Txapartegik egiten du aretoko lana.
Eguzkiez gain, eguzki txikiak ematen ditu Repsol gidak. Hondarribin horrelako hainbat daude: Gran Sol, La Cabaña, Badia, Abarka eta Enbata jatetxe eta tabernak adibidez, edota Garua edo La Valenciana komertzioak.

