Inauterietako desfileak baditu bere irabazleak
Urtero moduan, udaletxeko areto nagusian egin zuten sari banaketa, eta bertan izan ziren desfile parte hartzaile guztiak.
Inauteriak bukatzear daude, baina oraindik bada programazioa. Igandean egin zuten urteroko desfilea, eta bertako sariak atzo banatu zituzten, udaletxeko areto nagusian. Konpartsa guztietako jendea hurbildu zen bertara, batzuk oraindik mozorroak gainean zituztela. Desfilea bost zatitan banatzen da, bost mailatan. Maila bakoitzak kopuru tarte bat identifikatzen du. Horrez gain, konpartsa handietan Hondarribikoak eta Irungoak bereizten dira.
Konpartsen sariaz gain, karroza onena ere saritzen da. Aurten, Carlos Zapirain dantza eskolak bereganatu du karroza onenaren garaikurra. Hor Konpon konpartsa izan da bigarrena. Konpartsen sariketei dagokionez:
A taldea (pertsona bat):
1. saria – 150 euro eta garaikurra: Guillermo Sodupe Zalacain
2.saria – 90 euro: Maximo Martinez Gorritxo
B taldea (2 eta 5 pertsona artean):
1. saria – 200 euro eta garaikurra: Jon Puente Fernandez
2.saria – 120 euro: Los Ramones (José Ramón Lorenzo Sanz)
C taldea (6 eta 15 pertsona artean):
1. saria – 300 euro eta garaikurra: Zirko Cardini (Oihana Cahen Carda)
2.saria – 140 euro: Mugiri Kultur Elkartea
3. saria – 100 euro: Kanpistak (Edurne Martin Aguirre)
3. saria – 100 euro: Jaitan Kan (Amaia Tovar Antona)
Hondarribiko D taldea (16 baino gehiagokoak):
1. saria – 800 euro eta garaikurra: Hor Konpon Inauteritako Elkartea
2.saria – 600 euro: Kuki Taldea
3. saria – 400 euro: Pilar Peña Dantza Eskola
4. saria – 230 euro: Carlos Zapirain Dantza Eskola
5. saria – 230 euro: Beste Bat Txaranga (Iñigo Larzabal Bengoetxea)
Hondarribikoa EZ den D taldea:
1. saria – 800 euro eta garaikurra: Gazte Landetxa Gazte Elkartea
2.saria – 600 euro: My Dance Studio
3. saria – 400 euro: Santiagoko Deabruak
4. saria – 230 euro: Trikuharri Elkarte Soziokulturala
5. saria – 230 euro: Jazz Arte Dantza Taldea
Erakusleihoek badute beren saria
Baina desfileaz gain, herriko hainbat komertziok erakusleiho lehiaketan parte hartu dute, eta atzoko ekitaldia probestu zuten haiei beren sariak emateko. Lehenengo saria Higer Optikarentzat izan zen, bigarrena Ongi Etorri dendarentzat eta hirugarrena Andrea Opariak establezimenduarentzat.

