Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haurren hazkuntza kontzientea sustatzeko hainbat jarduera egingo dituzte datozen hilabeteotan

Bueltan dira HaurARTEan programako hitzaldiak eta tailerrak, eta Irungo familiek haurren hazkuntzari buruzko jarduerak izango dituzte martxotik maiatzera bitarte.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/02/17

Haurren hezkuntza emozionala sustatzea ezinbestekoa da hazkuntza osasuntsu, afektibo eta kontziente baterako. Gaur, HaurARTEan programaren hitzaldiak eta tailerrak aurkeztu dituzte. Aurkezpenean, Sandra Caballerok, Hezkuntza eta Gazteriako ordezkariak, jarduera honen garrantzia nabarmendu nahi izan du: “Hitzaldi eta tailer hauen helburua da gurasoei tresna praktiko batzuk eskaintzea, seme-alaben emozioak ulertzeko, haurrei laguntzeko eta egoerak kudeatzeko”. Hitzaldiak eta tailerrak CBAko Kultura eta Sorkuntza zentroan eta Palmera Montero espazioan egingo dituzte, martxoa eta maiatza bitarte. Bi orduko iraupena izango dute tailerrek, 17:30etatik 19:30etara.

Honen helburu nagusia hazkuntza partekatutako komunitatea sortzea da. Horretarako, informazio, dibulgazio eta prestakuntzako jarduerak antolatuko dituzte. Gaiak askotarikoak izango dira: hezkuntza emozionalaren garrantzia, bullyinga detektatzeko eta biktimei lagun egiteko jarraibideak eta 0 eta 6 urte arteko haurren hazkuntzarako gakoak. Gaiak lantzeko hainbat irakasle izango dira tailerretan, hala nola, Mar Romera, adimen emozionaleko aditua; Belen Colomina, psikologoa; eta, Julene Armendariz, pedagogo perinatala.

Dagoeneko, lehenengo tailerren datak argitaratu dituzte. Martxoaren 4ko hitzordua CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan izango da. Mar Romerak Hezkuntza emozionala eta emozio-eragilea tailerrean haurren emozioen kudeaketa landuko du. “Bizitzan aukeratzeko tresnak izan ditzaten eta beren bertsiorik onena konfiguratu ahal izan dezaten”.

Martxoaren 17an, berriz, Belen Colominak bullyinga izango du hizketagai. Bullynga detektatzeko eta biktimei lagun egiteko jarraibideak tailerrean biktimei indarra emateko, familiak orientatzeko eta hezkuntza munduan inguru seguruagoa eta enpatikoagoa eraikitzeko estrategiak azalduko ditu. Tailer hau CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan ere egingo dute.

Julene Armendarizek, berriz, Haurrei lagun egiteko gakoak: ez da moda kontua, erantzunak fisiologian daude tailerra irakatsiko die 0 eta 6 urte arteko haurrak dituzten familiei. Tailer honek bi helburu izango ditu. Batetik, familien osasun mentalean eragin positiboa izatea, eta bestetik, prebentzioaren oinarriak ezagutzera ematera. Tailerra bi saioetan egingo dute Palmera Monteron: apirilaren 20an, euskaraz, eta maiatzaren 6an, gaztelaniaz. 

Tailerretan parte hartu nahi dutenek udalaren webgunearen bitartez egin beharko dute izen-ematea. Dagoeneko epea ireki dute, eta plaza guztiak bete arte luzatuko dute.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.