Bihar haize ufadengatik, abisu horia
Euskalmetek haize ufada bortitzengatik abisu horia iragarri du biharko, asteazkenarekin, eta 8:00etatik 18:00etara indarrean egongo da.
Euskalmetek jakinarazi du bihar, hilaren 18, haize ufada bortitzengatik abisu horia iragarri duela. Abisu horia 9:00etatik 18:00etara indarrean egongo da. Honen aurrean, udalak babes zibileko taldea aktibatu du, eta herritarrei arreta izan dezaten eskatu die. Abisu horiaren bilakaera adi jarraituko dute babes zibileko langileek. Pasa den astean, haizeak kalteak eragin zituen Irungo txoko askotan, tartean, Gi-636 errepidean moztu behar izan zuten eta hainbat etxebizitzetako fatxada erori ziren haizeegatik.
Egoera honen aurrean SMS bidezko alerta-sistema jasotzeko zerbitzuan parte hartzeko dei egin die. Zerbitzua doakoa da, eta muturreko eguraldiagatik edo beste arrazoiren batengatik larrialdiren bat dagoenean SMS abisuak automatikoki igorriko dira. Alerta sisteman izena emateko aukera izango dute esteka honen bitartez.

