Artiako Lagunak taldeak Gi-636 errepidera eroritako ezkiaren mozketa salatu du
Haize bortitzaren abisu horia zela eta, ezki bat moztu zuen udalak pasa den ostiralean, eta "prebentzioaren izenean" moztutako jarduera salatu du talde ekologistak.
Pasa den ostiralean, haizeak hanbat kalte eragin zituen Irunen. Abisu horia zela eta, Artia eta Behobia arteko Gi-636 errepidea etenda egon zen kaltetuta zegoen ezkia erori baitzen. Artiako Lagunak talde ekologistak argi adierazi du: “Ezkia ez zen erori, moztu zuten”. Ez da “prebentzioaren izenean” mozten duten lehenengo zuhaitza. Artian 20 zuhaitz baino gehiago moztu dituzte, eta argi adierazi dute: “Ez da haizea, udalaren kudeaketa da”.
Urteak daramatzate udalaren kudeaketa salatzen, Gi-636 errepidean hainbat ezkiren falta somatu dute, eta bertan zuhaitzak landatzea eskatu dute, “ingurune berdeak zaindu behar ditugu”.

