Bidasoa ibaira ihesean bota den pertsona baten bila ari dira
Bilaketa lanak zaildu dira, euriteengatik Bidasoa ibairen ur emaria handia delako, euriteengatik.
Ertzaintzaren uretako saldamendu taldea, Bidasoa ibaian atzo (igandea). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du Bidasoa ibaian pertsona baten bila ari direla. Iturri horrek jakinarazi duenez, pertsona horrek ustez lapurreta egin zuen Behobiako establezimendu bateko diru kutxan, eta Ertzaintza azalduta, ihesean zela bota zen Bidasoa ibaira. Harekin batera beste pertsona bat dago inplikatuta lapurreta horretan, eta atxilotu egin zuen poliziak; 100 gramo haxix atzeman zizkioten hari, eta “osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bategatik” ikertzen ari dira.
Igande goizaldean izan zen gertakaria, 01:30ak aldera. Behobiako zubiaren eta Faisaien uhartearen artean bota zen ihesean joan zen pertsona Bidasoa ibaira. Ordutik ari dira larrialdi zerbitzuak bilaketarekin, ibaian bertan Ertzaintzaren ontziarekin eta baita helikoptero baten laguntzarekin ere. Segurtasun Sailak jakinarazi du bilaketa lana zaildu dela, euriteengatik Bidasoaren ur emaria oso handia delako. Hendaiako poliziei ere eman diete abisua, bilaketarekin laguntzeko.
Igandean zehar bilaketarekin jarraitu zuten. Ez zen emaitzarik izan. Gaur (astelehena) jarraituko dute erreskate operazioarekin.

