Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kalean marrazten duten ezkutuko artistak

Zirriborroak marrazkiak direla aldarrikatzeko USK Bidasoa Garabateandok hilabeteko hirugarren igandean topaketa antolatzen du. Etzi 100. saioa izango dute, Sunbillan (Nafarroa).

Nerea Askazibar, Juncal Alfonso eta Josune Arzelus, Otzazki arte galerian.Imanol Saiz Gomez de Segura
Gorka Correyero Llamas
Hondarribia,Irun
2026/02/13

Artista izateko arrakasta eduki behar dela diote askok. Beste batzuk ordea, “letra xeheez idatzitako artistak edo ezkutukoak” dira. Horien eredu dira USK Bidasoa Garabateando egitasmoko kideak. Formatu eta teknika askea, leku zehaztugabea, baina iraupen zehatza. Labur esanda horrela definitu daitezke Garabateando taldeak egiten dituen topaketak. 2017. urtean, lehenengo topaketa egin zuten Hondarribian eta ordutik 99 saio egin dituzte, gehienak Irun eta Hondarribian. 

Etzi, igandearekin, 100. saioa egingo dute Sunbillan (Nafarroa). HITZA-k saioaren bezperetan Juncal Alfonsorekin, Nerea Askazibarrekin eta Josune Arzelusekin egoteko aukera izan du Hondarribiko Otzazki arte galerian. Hirurek argi dute beste 100 saio egiteko prest daudela.

Saio baten dinamika erraza da, ez du bestelako zailtasunik. Hilean behin topaketa bana egiten dute, hain zuzen, hileko hirugarren igandean. 11:00etatik 13:00etara marrazkia egiteko denbora dute, eta behin tartea agortzean partaide bakoitzak bere koadernoa lurrean utzi eta taldeko argazkia egiten dute. Normalean, partaideek errepikatzen dute, eta hilero hamabost lagun inguru biltzen dira marrazteko. “Askok errepikatzen dute, elkarren arteko harremana izugarria da”, nabarmendu du Arzelusek. “Gure eskualdean Alfonsok hasteko ideia izan zuen, aurretiazko jakintza zuelako. Poliki-poliki hasi zen, eta pentsa, igandean ehun saio beteko ditugu”.

Harreman sareak marrazten

Topaketak leku ugaritan egin dituzte azken urteotan, gehienak Bidasoan. Gipuzkoan arlo honetako beste egitasmorik ez dagoenez, Ipar Euskal Herrikoekin harreman ona dute eta elkarlanean dihardute. “Topaketek jendearekin elkartzeko aukera ematen digute, harremanak saretzen dituzte”, dio Alfonsok. Beti kalean elkartzen dira, eta aurrean margotzeko zerbait edukitzen saiakerarekin hasten dira. “Leku berean egon arren, bakoitzak bere ikuspegia du. Bat eraikin bat irudikatzen ari den bitartean, ondokoak, agian, ondoan duen zaborrontzia marraztuko du”, adierazi du Askazibarrek.

Gipuzkoako zonalde askotatik datoz kideak topaketetara eta giroa atsegina da, parte hartzaileek ez dute inolako presiorik. “Topaketetara etortzeko marrazkizaleek ez dute oinarrizko mailarik behar. Hasieran lotsa ematen dizu, baina behin lehenengo saioa egin ondoren, kalean egotearen lotsa galtzen duzu”, argi du Arzelusek. Topaketetara datozenek parte hartzeko gogoa behar dute, besterik ez. 

Lotsak askotan jarduera berriak probatzeko trabak ezartzen ditu. Topaketak kalean egiten dituztenez, arraro sentiarazten dira parte hartzaileak. Jendeak ohitu behar du marrazkilariak kalean ikustera. “Ez da ezer pasatzen, existitzen gara eta ez gara arraroak”, diote, aho batez. Marraztu baino, partaide askok zirriborroa marrazten dute, bi ordutan zaila baita zerbait “itxurosoa” egitea. Horren harira, Alfonsok zera nabarmendu du: “Akatsak egitea ona dela erakutsi nahi dugu, eta ez du axola izen handiko artista baten gisara ez marraztea, berdin-berdin kalera ateratzeko aukera izango duzulako topaketa hauetan”.

Marrazkiak ugari, eta urte hauetan guztietan bizitako esperientziak ere asko. Hamaika leku bisitatu dituzte, toki oso ezagunak, baina baita “arraroak” ere. “Pandemia garaian, aireportuan eta gasolindegian egin genituen hainbat topaketa”, gogoratu nahi izan du Arzelusek. Hondarribian eta Irunen elkartzen direnez, herritarrek jada taldea ezagutzen dute.

Eguraldiari begira izaten dira askotan. Non bildu ondo zehaztu behar dute. “Neguan batez ere, topaketa egingo dugun lekuan tabernaren edo aterperen bat izaten saiatzen gara, eguraldi txarra egingo balu bertara sartzeko”, azaldu du Alfonsok. Azken batean, egitasmo honek ez du azpiegitura handiegirik behar, bakoitzak bere materiala ekartzen du. “Zaila da partaide guztientzako materiala aurreikustea, horrek ere marrazketa baldintzatuko luke”, azaldu du Askazibarrek.

Koadernotik arte galerietara

Askotariko marrazkiak biltzen dituzte topaketa bakoitzean, eta horiek antolatzen dituzten erakusketen parte izaten dira. “Aukeraketa ez da sailkapen bidez egiten, bakoitzak erabakitzen du bere marrazkiarekin zer egin. Talde irekia garela islatzeko denetarik bildu nahi dugu”, zehaztu du Alfonsok. Erakusketen bidez zirriborroaren garrantzia nabarmendu nahi dute, “horregatik izena du Garabateando”. 

Etorkizunari begira erronka handia dute: gazteengana heltzea. “Umeak askotan hurbiltzen dira, baina ulertzen dugu zaila dela haiek bi orduz marrazten egotea”, dio Arzelusek. Ildo beretik, gaineratu du topaketak ez direla parke bat, eta konpromiso txikia eskatzen dutela. Gazteak Garabateando egitasmoaren parte izateak beste 100 saio egiteko bidea erraztuko lieke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.