Inauterietako trafiko aldaketak
Larunbatean Alde Zaharran izango dira aldaketak eta igandean herri osoan zehar.
Inauteriek herriko kaleak hartuko dituzte asteburuan, eta, beraz, trafiko aldaketak izango dira.
Larunbata 14: Kale Nagusia eta Arma Plaza 12:00etatik 01:30era bitarte itxitak.
Igandea 15: Desfilea dela eta:
-
-
Itsasargi kaleko biribilgunea: 10:00etatik aurrera, trafikoa Itsasargi kalera bideratuko da Foru kaletik irteteko.
-
San Kristobal eremua: 10:00etatik aurrera, trafikoa Harresilanda kalera desbideratuko da, Sabin Arana kalerako sarbidea eragotziz.
-
San Juan de Dios biribilgunea: 10:00etatik aurrera, trafiko-desbideraketak egingo dira Murrua kaletik, Hendaia kaletik eta Nafarroa Behera kaletik. 10:30etik aurrera, Sabin Arana kalerako trafikoa erabat debekatuko da.
-
Irun kalea: Desfilea Irun kalera iristean, trafikoa Bidasoa kalera desbideratuko da.
Gabarrari biribilgunea: Trafiko guztia Santa Engraziara bideratuko da, San Juan de Dioserako pasabidea itxiz. -
Santa Engrazia biribilgunea: Minasoroetarako trafikoa debekatuko da. Aurrez, Santa Engraziatik Zumardirako desbideratzeak itxiko dira. Desfilea Irun kalera iristean, trafikoa berriro zabalduko da erabat.
-

