Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena
Saioa Loidi eta Pablo Garcia, Sorburu Baratzako kideak

"Ekologikoa eta komunitarioa da Sorburu Baratza"

Botika agroaldean dago Sorburu Baratza. Bazkidez osaturiko elkarte bat da, eta nekazaritza ekologikoa sustatzea dute helburu.

Loidi eta Garcia. IMANOL SAIZ GOMEZ DE SEGURA
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/02/13

Lokatzez, negutegiz, barazkiz eta landa tresnez inguratuak daude Saioa Loidi eta Pablo Garciak. Sorburu Baratzako kideak dira, Loidi langilea eta Garcia bazkidea. Bertan baratze eredu komunitarioa egiten dute, bertako produktuak ekologikoki landuz. Uzta bazkideen artean banatzen dute, eta Irungo Labore dendan ere salgai izaten da. Negua ez da baratzegintzarako sasoi onena, baina gustura jasotzen dituzte oraingo eskarola, porru edo ziazerbak.

Nun gaude?

SAIOA LOIDI: Botika agroaldea da hau, Zimizarga auzoan kokatuta. Hauek udalaren lurrak dira, eta bertan hiru proiektu ezberdin gaude. Haietako bat, gurea, Sorburu Baratza da. Irabazi asmorik gabeko elkartea da Sorburu, eta gure helburu nagusia Bidasoan baratze ekologikoa sustatzea da. Eredu komunitarioan sortutako proiektua da, hau da, bazkideak baditugu, eta haiek kuota bat ordaintzen dute, baratzerako beharrezkoak erosteko eta elkarteko langile bakarra, kasu honetan ni naizena, ordaintzeko. Laburbilduz, ekologikoa eta komunitarioa den baratzea da Sorburu.

Beraz bi figura daude, langilearena eta bazkidearena?

LOIDI: Hori da. Bazkide bakoitzak astero bere saskia jasotzen du, bertako eta garaiko produktuekin. Horrez gain, haien kuota merketu nahi badute, baratzera etortzeko aukera dute, laguntzaren bidez gutxiago ordaintzeko. 

PABLO GARCIA: Nire kasuan ni bazkide hutsa naiz. Gaur hemen nago txanda tokatzen zitzaidalako. Hiru urte daramatzat Sorburuko elkartekide moduan. Nire emaztea irakaslea da, eta eskolarekin bisita bat egitera etorri zen, proiektuarekin liluratuta gelditu zen, eta harrezkeroztik egin ginen bazkide. Konpromiso puntu bat behar da ere, hona etortzeko eta esku bat botzeko. Ni duela gutxi jubilatu naiz, eta orain maizago etortzen naiz, astean zehar, goizetan. Egia esan oso gustura egoten naiz hemen, toki oso baketsua delako eta energia berezi bat baduelako. 

Langilearen figura nabarmendu nahiko nuke. Baratze hau gaur egun soilik bazkideekin mantentzea oso zaila izango litzateke. Jende oso konprometitua beharko genuke, baina halere, oso zaila izango litzateke Saioaren figura betetzea. Elkartearen helburuetan, nekazaritza ekologikoa sustatzeaz gain, gure langileari baldintza duinak ematea dugu, eta askotan erraza ez den arren, bide horretan gabiltza.

Zer nolako nekazaritza egiten duzue?

LOIDI: Gure kasuan, nekazaritza ekologikoan oinarritzen gara. Horrez gain, lan egiteko modua laborantzarik gabeko nekazaritza da. Hau da, ez dugu makinaria handirik erabiltzen, eta beraz, ez diogu lurrari bueltarik ematen. Gainera, baratzegintza biointentsiboa egiten dugu. Azkar esanda, lurrari ez diogu deskantsatzen uzten, labore baten moduan kudeatzen dugu, eta landareak zaintzen ditugun moduan, ongarriak etabar emanez, zaintzen dugu.

Askotan entzuten dugu ekologiko hitza. Zer da nekazaritza ekologikoa?

LOIDI: Gurea nekazaritza ekologiko ziurtatua da, hau da Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak ziurtatua. Horretarako, noski, gutxieneko baldintza batzuk bete behar ditugu, eta hori bera egiaztatzeko ikuskari bat izaten dugu gure baratzean urtean behin. Neurri garrantzitsuenetarikoa kimikoei begirakoa da. Badira produktu kimikoak organikoak izan daitezkeenak, baina kontu handiz aztertu behar dugu erabiltzen dugun bakoitza baliozkoa zaigun ala ez. Izurriak kontrolatzeari begira ere, polinizatzaileak erakartzen saiatzen gara, hainbateko sendabelar eta aromatikoak landatuz.

GARCIA: Nik ulertzen dudanez kate bat jarraitu behar dugu. Hazia bera ere ekologikoa izan behar da, edo jada erosi egiten dugun landarea baita ere.

Baratze komunitarioa aski ezaguna izan da herrian. Zer nolako bilakaera izan dute lur hauek?

LOIDI: Lehen hemen Aldatxa baratzea zegoen. Beste proiektu bat zen, eta nik ez dakizkidan arrazoiengatik alde batera utzi zuten hura. Haiek zuten nekazaritza modua ez zen gure berdina, baina berdin antolatzen gara, hau da, komunitatean. Lurra libratu zenean Sorburuk proposamena egin zuen udalean, bertan jarduteko. 2021. urtean hasi zuen Sorburuk bere bidea, eta orain arte. Honez gain Eneko eta Leire ditugu gure alboetan, haien proiektu pertsonalak garatzen. 

Eta zure ibilbidea nolakoa izan da hemen bukatzeko?

LOIDI: Nik Fraisoron nekazaritza eta abeltzaintza modulu bat egin nuen. Lehenagotik baratzegintza egin izan nuen, nire kabuz, eta Fraisoron gehiago ikasteko sartu nintzen, nire jakin mina asetzeko. Moduluaren bigarren urtean praktikak egin behar nituen, eta hemen inguruan ez nuen ezer topatzen. Azkenean, Hendaian egindako hitzaldi batean ezagutu nuen Sorburu elkartea, eta haiekin hitz eginda, pixkanaka hurbiltzen hasi nintzen. Azkenean, langile bat behar zela eta nago hemen, baina adibidez pasaden urtean Furgobaratzan Aitziberrekin ere praktikak egin nituen.

Zer jaso dezake bazkide batek bere saskian?

GARCIA: Orain, neguan gaudela, eskarola, porruak, ziazerbak, zerbak, brokolia… Saiatzen gara saski duinak banatzen, noski. Nik pertsonalki alde oso handia ikusten dut supermerkatuan erosi dezakegun barazkiaren eta hemengoaren artean, kalitatearen aldetik. Lehen, lanean nenbilenean, supermerkatuan erosten nituen gauzak, denbora faltagatik, eta orain asko eskertzen dut hemendik jasotzen duguna etxera eraman ahal izatea. Bestalde, baratzean pixkanaka murgiltzen zarenean ikasten duzu ez dela normala neguan tomate bat edukitzea, eta garaiko barazkiak jateko ohitura hartzen duzu. Badira ere gauza arraroagoak hala nola pak choia edo kalea.

Zuk ereindakoa jateak harrotasun puntu bat ematen du, ezta?

GARCIA: Noski baietz [barrez]. Gauza polita da, eta gainera gure kasuan hemen jasotzen dugun guztia denontzat da. Ez da bakoitzak bere lursorua duela, ez, hemen dena da denona.

Baratzegintzan badira dira oporrak?

LOIDI: Nire kasuan, langile kontratatu bat naizen heinean, bai. Baina asko exijitzen du baratzeak, eta askotan badirudi haren esklaboak bilakatzen garela. Nik gainera, ezingo nituzke nire oporrak udan hartu, adibidez, gauza asko ditugulako hemen. 

Zer nolako egoera dute baserriko lanek gaur egun Hondarribian?

LOIDI: Hondarribin badago baratzea egiteko ohitura. Herrian sartzen garenean, Mendelu aldean eta aireportu parean baratze asko ikusten ditugu. Hor ibiltzen den jendeak normalki autokontsumorako ekoizten du, baina badira beste ikuspegi profesional batetik egiten dutenak, hala nola lehen aipatutako Enekok eta Leirek. Asteazkenetan eta larunbatetan azoketan jendea ikusten dugu, haien produktuak saltzen, baina egia da jada jende heldua dela. Ez dakit zehazki baina agian ni naiz hontara profesionalki dedikatzen naizen pertsona gazteena. Abeltzaintzan ere jendea badabil, geroz eta gutxiago, baina badira gazteak gogor bultzatzen, Ion Areitio bezalakoak, adibidez.

Hemengo lurrak, HAPO berriarekin zein egoeratan geldituko dira?

GARCIA: Ez dakigu zehazki, baina esan digutenez, errepide alderako zatia eraikitzeko ahalbidetuko da. Horrek dena aldatuko luke, beste zatia baratzea izaten jarraitu arren egoera ez delako berdina izango. Aurrean etxe bat jartzen badute, baratzeak eguzkia galduko luke, adibidez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.