Bidasoko Itaiak Martxoaren 8aren harira egitaraua antolatu du
Martxoaren 8an manifestazioa egingo dute San Juan plazan, 13:00; egunaren aurretik, hainbat jarduera antolatu dituzte.
Martxoaren 8aren harira, Bidasoko Itaiak hainbat jarduera egingo ditu datozen egunetan Irunen. Emakumeon Antolakunde Sozialistak asanblada irekia egingo du datorren ostiralean, hilaren 20an, Mosku plazan. 19:00etan izango da, eta Martxoaren 8aren antolakuntzan parte hartu nahi duen ororentzat irekia izango da. Otsailaren azken egunean, hilaren 28an larunbatarekin, emakume langileen askapenerako erronkak eta Itaiaren proposamen politikoak izango dira hizketagai. Hitzaldia 11:00etan izango da, Palmera Monteron.
Martxoaren 7rako eguneko egitaraua antolatuko dute. Larunbat horretan goizeko egitaraua antolatuko dute, eta xehetasunak aurrerago argitaratuko ditu Itaiak. Hainbat egunetako egitaraua borobiltzeko Emakume Langileen Nazioarteko Egunean mobilizazioa egingo dute, San Juan plazan. Emakume langileok askatzeko borrokara lelopean, “matxismoaren aurka, emakumeon zapalkuntzaren aurka eta emakume langileon eskubideen alde” egingo dute, 13:00etan hasita.

