Dastamena: zentzumen tailerren hirugarren blokeko protagonista
Doako tailerrak 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat izango da, otsailean eta martxoaren jarduerak Lapitzeko haurtxokoan antolatuko dituzte.
GazteARTEanek bost zentzumenak lantzeko tailerrekin aurrera jarraitzen du. Otsaila eta martxoa bitarte, 4 eta 8 urte bitarteko haurrek dastamena landuko dute zentzumen tailerraren hirugarren blokean. Tailer hauen bidez, zaporearen eta elikagaiak manipulatzeko aukera izango dute izena ematen dutenek. Honela, haien jakin-mina eta sentsibilitate gastronomikoa sustatuko dute. Doako tailerrak izango dira, eta Lapitzeko haurtxokoan antolatuko dituzte.
Tailerrak datozen larunbatetan izango dira, hain zuzen, otsailaren 21ean eta 28an eta martxoaren 7an eta 14an. Hiru orduko iraupena izango dute, 10:00etatik 13:00etara. Horretarako, izena eman beharko dute interesdunek, hilaren 13tik 18ra udal webgunearen bidez. Izena ematen dutenek saio guztietara joateko konpromisoa hartu beharko dute, ikaskuntzaren jarraitutasuna eta garapen egokia bermatzeko.
Tailerretan ahosabaia eta sormena estimulatzeko jarduera berritzaileak, jolas sentsorialak, esperimentu zientifikoak eta sukaldaritza tailerra egingo dituzte. Martxoaren 14an, sukaldaritza tailerrarekin batera, parte-hartzaileek ikasitako guztia probatu ahalko dute.
Dastamenari eskainitako egungo blokearen ondoren, usaimena eta entzumena landuko dute datozen hilabeteotan.

