Bihar eta etzi abisu horia haize ufada bortitzengatik
Euskalmetek, abisu horia iragarri du biharko 18:00etatik, hilaren 12, larunbateko 12:00etara, hilaren 13, egongo da indarrean.
Euskalmetek jakinarazi du bihar eta etzi, hilaren 12 eta 13, haize ufada bortitzengatik abisu horia iragarri duela. Abisu horia biharko 18:00etatik, ostiralarekin, larunbateko 12:00etara indarrean egongo da. Honen aurrean, udalak babes zibileko taldea aktibatu du, eta herritarrei arreta izan dezaten eskatu die. Abisu horiaren bilakaera adi jarraituko dute babes zibileko langileek. Eraikuntza-obretan, zuhaitz eremutan eta terrazetan arreta berezia jarriko dute, besteak beste.
Egoera honen aurrean SMS bidezko alerta-sistema jasotzeko zerbitzuan parte hartzeko dei egin die. Zerbitzua doakoa da, eta muturreko eguraldiagatik edo beste arrazoiren batengatik larrialdiren bat dagoenean SMS abisuak automatikoki igorriko dira. Alerta sisteman izena emateko aukera izango dute esteka honen bitartez.

