Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bidasoko Maratoi Erdia aurkeztu dute

21 kilometroko eta 10 kilometroko ibilbidea egingo dute 2.450 korrikalariek Irun eta Hondarribiko kaleetatik barrena. Aurtengo edizioa inoizko jendetsuena izango da, eta izen handiko atletek parte hartuko dute.

Gaur egin dute Bidasoko Maratoi Erdiaren aurkezpena Palmera Monteron.Gorka Correyero Llamas
Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/02/11

Korrikalariek hitzordu garrantzitsua izango dute datorren otsailaren 22an Irunen. Bidasoko Maratoi Erdiaren edizio berria aurkeztu dute, eta lasterketak Irungo eta Hondarribiko kaleak zeharkatuko ditu. Zazpigarren edizioak ohiko ibilbidea izango du Urdanibia plazaraino, eta gainera zirkuitua homologatua izango da. Guztira 2.450 korrikalarik parte hartuko dute, bi distantzietako lasterketetan. 9:50ean, 10 kilometroko lasterketari hasiera emango diote Kolon pasealekuan; eta 10 minutu beranduago, 10:00etan, 21 kilometroko lasterketaren txanda izango da.

Kolon pasealekutik hasi eta Hondarribia kaletik Amute aldera egingo dute korrikalariek. Hondarribira Gabarrari kaletik helduko dira 21 kilometroko lasterketa egingo duten atletek. Herriko kaleak gurutzatu, eta kirol portura arteko ibilbidea egingo dute. Bertan, buelta eman eta berriz Irunera abiatuko dira. Irteeratik pasa eta Behobia aldera joango dira. Aurtengo berritasuna, Behobia auzoan hainbat aldaketa egin dituzte. Bidegorritik pasa beharrean, errepidetik joango dira Osinbiribileko parkera arte. 21 kilometroak betetzeko helmugaren ohiko puntura heldu beharko dute, Urdanibia plazara. 10 kilometroko lasterketak Irungo kaleetan barrena izango da, Kolon pasealekutik Mendelurainoko bidea egingo dute, eta hor buelta emango dute Maratoi Erdiko ibilbidea jarraituz. Bi lasterketan hainbat anoa-postu izango dira.

Azken urteotan, emakume korrikalarien kopuruak gora egin du, eta otsailaren 22an, milaka emakumek parte hartuko dute. Izena eman dutenen %35 emakumeak izango dira, inoizko zifrarik altuena. Aurkezpenean, Ibon Muñozek, Super Amara BAT taldeko kudeatzaile eta kirol zuzendariak, nabarmendu nahi izan du gehiengoa 21 eta 35 urte arteko emakumeak direla. “Datu horrek asko laguntzen digu eliteko atleten artean, gure lasterketak garrantzia izan dezan”. Bestalde, Bidasoko Maratoi Erdia Gipuzkoako bigarren jendetsuena da, eta azken urteotan “sekulako garapena” izan du kirol arloan, baita antolakuntzan ere. 

Bidasoko Maratoi Erdiak azken urteetan gora egin du, eta egun etxeko zein atzerriko izen handiko atletek parte hartzen dute. Emakumezkoetan zein gizonezkoetan ibilbide oparoa egin duten atletak izango dira. Gizonezkoetan, Iraitz Arrospide eta Imanol Acebedo izango dira etxeko izen nabarmenenak. Egungo marka hobetzeko saiakera egingo dute, alegia, 01.05.00. Horretarako, Ander Aramendi Super Amara BAT taldeko atleta gaztea erbi lanetan ariko da eliteko atletei laguntzeko, eta aurkezpenean zehaztu duten moduan, lehenengo zortzi kilometroak egingo ditu, 01.04.00 marka lortzeko erritmoan. Emakumezkoetan, Katherine Tisalema, Elena Loyo eta Maite Arraiza dira garaipenaren bila ariko diren atletak. Hauek 01.16.00 marka hobetzeko ahaleginak egin dituzte. Bi marka hauek lortzen duten atletek sari gehigarria izango dute, ohiko sariarekin batera. 

Aurten bi distantzietako lasterketetan, enpresen sailkapena egingo dute: gizonezkoetan, emakumezkoetan eta kategoria mistoan. Irabazleek ohiko sariak izango dituzte, eta Maratoi Erdiko parte hartzaile guztiek lasterketaren domina jasoko dute helmugan. Dutxen zerbitzua egongo da, eta Uranzu kiroldegiko dutxa zerbitzuaz gain, Artalekuko eta Azken Portuko kiroldegiak prestatu dute, atleta guztiei ahalik eta zerbitzua onena emateko. Lasterketa bukatutakoan fisikoki arazoak dituenak aukera izango du fisioarenera joateko, Uranzuko frontoi txikian hogeitaka fisio egongo dira korrikalariei masajeak eskaintzen. 

Aurkezpenaren amaieran, parte hartzaile guztiei animoak eskaini dizkiete eta lasterketaz gain Bidasoa eskualdea bisitatzeko deia egin diete. “Atzerritik datozen askok asteburua pasatzera etorriko dira, eta eskualdearentzat oso baliagarria izango da lasterketa”, amaitu du Muñozek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.