Aste honetan 2025eko asafaltatze kanpaina bukatuko dute
Aste honetan, hilaren 12an eta 13an, General del Alarde Eusebio Pedros kaleko hobetze lanak egingo dituzte.
2025. urtean hiriko hainbat kale asfaltatu zituzten, eta aste honetan 2025eko asfaltatze lanen kanpaina amaituko dute. Azken hobetze lanak Lapitze auzoko General del Alarde Eusebio Pedros kalean egingo dituzte. Kaleko azalera berritu eta osorik birgaituko dute, baita marrak margotu eta kaleko altzariak jarri ere. Eguraldiak laguntzen badu, bihar eta etzi artean, hilaren 12an eta 13an, egingo dituzte hobetze lanak.
2025. urtean Hendaia, Astigarra, Arantzateko Jauna, Diana, Miguel Ambulodi, Lope de Irigoyen, Lucas de Berroa eta Zaisa III kaleetan egin dira hobekuntza lanak. Kanpainaren esleipena Excavaciones y Transportes ORSA SM izan da, eta 288.765,03 euroko aurrekontua izango dute.
Lanak egunez egingo dira, eta lanak egin bitartean trafikoak ez du etenik izango. Ostiralean, berriz, kalea itxiko dute egunaren bukaerara arte. Etenaldi puntualak egingo dituzte, baina garaje eta etxebizitzetako sarbideak erabili ahalko dute bertako bizilagunek.

