Dunboa auzoko lorategi guneen argiztapena hobetuko dute
Poxpologile eta Martxoak 8 kaleen arteko plazetako argiztapena hobetuko dute, eta argiztapenerako oinarri berriak eraikiko dituzte.
Astelehenean, hilaren 9an, Dunboa auzoko argiztapen-lanak abiatu zituzten. Honekin, Poxpologile eta Martxoak 8 kaleen arteko plazetako argiztapena hobetuko dute, hain zuzen, lorategi-guneetakoa. Obra horiek argiztapen publikoa mantentzeko kontratuan aurreikusitako hobekuntzen parte dira. Gainera, auzotarrek argiztapena hobetzeko eskaerari erantzungo diete. Lanak amaitu ondoren, horiek berrikusi, eta beharrezkoa izanez gero, enpresari eskatuko zaio dagozkion konponketak egiteko, bestela Udal Brigadak plaza konpontzen jarraituko du.
Lorategi-guneetako argiztapena hobetzeko zangak egingo dituzte eta oinarri berriak eraikiko dituzte. Zoladurak ez du kalterik izango obrak egin bitartean, eta obrak egiteko enpresa esleidunak konpromisoa hartu du Bidasoa ibaiaren ondotik igarotzen diren hiritarrei ahalik eta kalte gutxien eragiteko.

