Babes Zibileko boluntarioek mugimendu handiko urtea izan dute
2025eko datuak argitaratu dituzte, eta 21 kidek osatutako taldeak 81 esku hartze egin zituen, kultur eta kirol ekitaldiengatik gehien bat.
Herritarren Segurtasunerako eta Bizikidetzarako arloak Babes Zibileko 2025. urteko datuak argitaratu ditu. 21 boluntarioz osatutako taldeak 81 esku hartze egin zituen iaz, guztira 1.909 orduko zerbitzua egin zuen taldeak. 2024ko datuekin aldentuta, hamar esku hartze gehiago eta 650 ordu gehiago egin zituzten. Esku hartze gehienak kultur eta kirol ekitaldiengatik egin zituzten (50). Bestalde, alerta larrialdiengatik hamahiru esku hartze egin zituzten, eta prestakuntza eta gizarte gaiengatik hemezortzi. Iñigo Berges Segurtasun eta Bizikidetzako ordezkariak boluntarioen lana goraipatu nahi izan du, “itzela da”.
Aurtengoari begira, Babes Zibilak hainbat erronka eta proposamen ditu. 21 kideko lantaldea handitu nahi dute, eta azpiegiturari dagokionez, hainbat berrikuntza egin nahi dituzte. Furgoneta berria erostea aztertzen ari dira, materiala garraiatzeko eta bountarioak erakartzeko kanpainak egiteko asmoa du. Taldea berrantolatzen ari da eta laster argituko dute nora lekualdatuko den egoitza.
Babes zibilak prebentzio lanetan eta lan operatiboetan laguntza eskaintzen du. Horretarako bertako boluntarioek Gurutze Gorriarekin eta osasun zerbitzuekin elkarlanean aritu dira. Auzo, gizarte eta kirol elkarteei ere laguntzeko prestutasuna erakutsi dute, kirol ekitaldi nagusietan eta bestelako ekitaldietan segurtasuna bermatzeko.
Hiritarrei gogorarazi nahi diete alerta meteorologikoen aurrean, alerta zerbitzua dutela. Egoera honen aurrean SMS bidezko alerta-sistema jasotzeko zerbitzuan parte hartzeko dei egin die. Zerbitzua doakoa da, eta muturreko eguraldiagatik edo beste arrazoiren batengatik larrialdiren bat dagoenean SMS abisuak automatikoki igorriko dira. Alerta sisteman izena emateko aukera izango dute esteka honen bitartez.

