Ana Maria Benito arkeologoaren hitzaldia, Irungo Emakumeen Etxean
'Elkarrizketa feministak' programako urteko lehenengo protagonista izango da, solasaldia ostiralean, hilaren 13an, izango da 18:30ean.
Elkarrizketa feministak programa bueltan da. 2026ko lehen protagonista Ana Maria Benito arkeologoa izango da. Arkeologoak hitzaldi bat emango du Irungo Emakumeen Etxean ostiral honetan, hilaren 13an, 18:30ean. Ibilbide luzea egina du eta urteotan bizitako bizipenak eta bitxikeriak kontatuko ditu saioan. Hitzaldia bukatutakoan publikoak iritzia emateko eta galderak egiteko aukera izango du. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.
Programa honek hilean behin hitzordua izango du, eta emakumeengan eragina duten askotariko errealitate berriak ezagutaratzea eta haiei buruz hausnartzea helburua izango du. Arkeologoak murgildutako proiektu arkeologikoak eta sektorearen bilakaera kontatuko ditu. Era berean, emakume gisa urpeko arkeologian bizitako esperientziak kontattuko ditu. Alegia, aukerak, eronkak, zailtasunak… kontatuko ditu ostiralean.
Hitzaldiari amaiera emateko bizitzaren gaineko gogoeta egingo du, eta hausnartuko du nola eragin dioten lanean gizonekin izandako bizikidetza eta erosotasun profesionalean oinarrituz moldatzeko balioak.

