Adineko pertsonen isolamendua prebenitzeko programa aurkeztu dute
Lehenengo tailerrak otsailetik ekainera bitarte izango dira, eta 75 urte baino gehiago duten pertsonentzat zuzenduta egongo dira.
Gizarte Ongizateko Arloak adinekoen isolamendua prebenitzeko programa martxan dago, eta dagoeneko lehenengo tailerrak martxan daude. Tailerretan 75 urte baino gehiago dutenek parte hartu ahalko dute, eta hainbat baldintza bete beharko dituzte: Irunen bakarrik bizi behar dute, iaz bakarrik bizitzen hasi ziren pertsonak eta gizarte ongizatearen laguntza behar dutenak, baina ez dutenak laguntza sozialik. Hiru biztanle mota hauen beharrak asetzea du xede programa honek. Tailerrak astero egingo dira hainbat auzotan.
Tailer horietan hainbat trebetasun landuko dituzte askotariko jardueren bitartez: arreta, kontzentrazioa, hizkuntza, funtzio exekutiboak eta trebezia sozialak, besteak beste. Emozioen kudeaketa, asertibitatea, komunikazioa, entzute aktiboa eta enpatia landuko dute. Iaz 323 gutun bidali zituzten, eta guztira 79 pertsonak parte hartu zuten tailerretan. Amagoia Caballero tailerren psikologoak harremanetan jarriko elkarrizketa pertsonal baten bitartez 75 urte baino gehiago duten biztanleekin, eta bertan interesekoak izan daitezkeen udal baliabideak helaraziko dizkio Caballerok. Alegia, tailerretan parte hartzeko gonbita egingo die psikologoak.
Tailerrak gizarte-zentroetan eta auzo-elkarteetan egingo dira astero, eta ordu eta erdi iraungo du saio bakoitzak. Astelehenero hiru saio antolatuko dituzte: 10:00etatik 11:30etara Palmera Monteron eta Artiako auzo-elkartean, eta arratsaldean, Elitxuko auzo-elkartean 16:00etatik 17:30etara. Asteazkenetan, berriz, Irason 10:00etatik 11:30etara eta Lekaenean 12:00etatik 13:30etara. Izena eman nahi dutenek Amagoia Caballerori dei diezaiokete (673 02 19 94).

