Verde Pratok 'Bizitza eztia' bere lan berria aurkeztuko du CBAn
Euskarazko disko berriaren aurkezpena larunbat honetan izango da, hilaren 7an, 21:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude udal webgunean eta turismo bulegoan, 7,2 eta 10,25 euroan.
Verde Pratok bere azken lana aurkeztuko du larunbat honetan, hilaren 7an, CBAn. 2025ean Bizitza eztia azken diska argitaratu zuen, eta bertan feminismoa, askatasuna, bakardadea eta natura lantzen ditu. Euskarazko zazpi abestiz osatutako diskak argien eta itzalen arteko oreka bilatzen du, goxotasunez eta patxadaz beteta. Sarrerak udal webgunearen edota turismo bulegoaren bitartez eskuratu daitezke, 7,25 euroan hobaridunentzat eta 10,25 publiko orokorrarentzat.
Verde Prato artista tolosarrak ibilbide laburra eta bizia du. 2021. urtean bere lehen lana argitaratu zuen, eta Euskarazko Diska Onenaren Saria eskuratu zuen MIN sarietan. Ordutik, bi EP argitaratu ditu, 2025ean bere lan luzea argitaratu zuen arte. Neskaren kanta abestia arrakasta handiko kanta bihurtu da, eta kanta hori eta beste kantak entzuteko aukera izango dute hiritarrek larunbat honetan, CBAn.

