'Hodei guztien gainetik' antzerki familiarra, CBAn
Markeliñe konpainiak ostiral honetan lan berria aurkeztuko du, hilaren 6an, 18:00etan. Sarrerak udal webgunean eskuratu daitezke, 5,65 euroan.
CBAk bere egitarau zabalarekin aurrera jarraitzen du, eta ostiral honetan Hodei guztien gainetik antzerki familiak eszenaratuko dute. Markeliñe konpainiak bere lan berria taularatuko du ostiral honetan, hilaren 6an, 18:00etan. Obrarako gomendatutako adina hiru urtetik gorakoa da, eta antzerkirako sarrerak udal webgunean eskuratu daitezke 5,65 euroan.
Lan honen protagonista jolasteko plazera ahaztu duen aita lanpetu bat izango da, eta zorabio baten ondoren, harrituta esnatzen da kaleko aingeru bat bizi den kartoizko hodeien artean. Kartoi zati bakoitza, sinplea den hori aparteko bihurtzeko eta une bakoitza abentura bihurtzeko gonbidapena da. Kartoizko zeru horretatik, urrutitik begiratzen diete munduko gudu itsu eta ergelei. Baita aitarik gabe jolasten den ume bati ere, eta horrek tristura eta damua eragiten ditu, berreskuraezina den denborarengatik.

