Bidasoa eskualdeko bederatzi enpresak eraginkortasun energetikoaren proiektua amaitu dute
Bidasoa Bizirikek eskualdeko bederatzi enpresatan diagnostiko energetikoak eta hobekuntzarako ibilbide-orri pertsonalizatuak egin ditu.
Bidasoa Bizirikek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak hitzarmena sinatu dute, eta horren baitan, Bidasoa eskualdeko bederatzi enpresaan eraginkortasun energetikoa sustatuko dute. Aholkularitza eta sentsibilizazio proiektua izan da eta 2025. urterako aurreikusitako jardueren baitan kokatzen da. Honen bitartez, laguntza tekniko espezializatua eskaini diete enpresei errendimendu energetikoa hobetzeko, baliabideen kudeaketa eraginkorragoa sustazteko, kosytuak murrizteko eta eredu ekonomiko jasangarriago baterantz aurrera egiteko. Lanaren ondorioz, enpresa bakoitzak txosten tekniko zehatza izango du datzoen urteetako errendimendu energetikoa modu autonomoan monotorizatzeko.
Enpresa hauek izan dira proiektuan parte hartu dutenak: Alcazar hotela, Parking Jaizubia, Obispo hotela, Tatapas taberna-jatetxea, Mendilor, Paperki, Cafe Irun, Valentziar Izozkitegia eta Indart3D. Enpresa hauek diagnostiko energetiko indibidualizatua, proposamenen ibilbide-orria eta sentsibilizazio-ekintzak jaso dituzte.
Tresna horiek modu errazean eta intuitiboan diseinatuta daude, eta kontsumoen eta kostu energetikoen datuak sartzea besterik ez dute eskatzen. Enpresa bakoitzak zalantzak argitzeko tartea izango du edota sor daitezkeen behar berriei erantzuteko.
Nuria Alzaga Bidasoa Bizirikeko presidenteak proiektu honen garrantzia azpimarratu du. “Mota honetako proiektuak funtsezkoak dira gure enpresei lehiakortasun handiagorantz bidean laguntzeko”. Jarduera honen bidez, Bidasoa Bizirikek eskualdearen garapen jasangarriarekin duen konpromisoa indartzen du.

