Airearen kalitatea neurtzeko unitate mugikorra Kolon pasealekuan jarri dute
2023tik 2025eko uztailera bitarte neurketa-kanpaina egin zuten, eta honen bidez airearen kalitatea neurtzen eta monitorizatzen jarraituko dute.
Irun isuri gutxiko eremu bat garatzeko prozesuan murgilduta dabil, eta airearen kalitatea neurtzeko unitate mugikorra Kolon pasealekuan jarriko dute, berriro ere. Eusko Jaurlaritzaren lankidetzari esker, 2023. urte amaieratik 2025. urteko uztailera bitarte airearen kalitatea neurtzeko zenbait kanpaina egin dituzte hirian. Unitate mugikorra 2026. urteko neurketa-kanpaina egiteko erabiliko dute, eta Eusko Jaurlaritzak emaitzen txostenak Irungo Udalari igorriko dizkio.
Gaur egun, Irunen hamaika ekipo daude, eta neurgailu hauek EAEko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko sarearen barruan daude. Estazio finkoez gain, EAEko edozein eremutan neurketak egiteko ekipamendu mugikorrak dituzte, hala nola, bi furgoneta eta atoi bat. Iazko abenduan, azken neurgailuak jarri zituzten, hiru guztira. Hauek airearen kalitatea monitorizatzeko aukera emango dute.

