Ahaire~Eho txirula laukotearen kontzertua, Amaia KZn
'Musika maistrak' lana aurkeztuko dute larunbat honetan, hilaren 7an, 19:00etan. Kontzertua Ricardo Requejo ganbera-konzertuen programaren parte da.
Txirularen hotsek Amaia KZko aretoa alaituko dute larunbat honetan, hilaren 7an. Ahaire~Eho taldeak Musika maistrak lana aurkeztuko du 19:00etatik aurrera. Nerea Goñik, Nagore Larrionek, Natalia Sanchezek eta Irene Ruizek osatutako laukotea beste emakume batzuen lanak interpretatuko dituzte. Errezitaldi honen bidez, hamaika maisuren musika eta literatura sorkuntzak uztartuko dituzte, eta hauen bozgorailua bihurtuko dira. Sarrerak 5,65 euroan eskuratu daitezke udal webgunean edota turismo bulegoan.
Kontzertu hau Ricardo Requejo ganbera kontzertuen zikloaren parte da, eta bertan ibilbide profesional aipagarria egin duten musikariek parte hartzen dute. Irungo eta Hondarribiko musikariak dira kontzertuetako protagonista nagusiak, betidanik.

