Irungo udaletxeko fatxada berdez argiztatuko dute
Minbiziaren Aurkako Munduko Egunarekin bat eginez, bihar, hilaren 4a, udaletxeko fatxada berdez argiztatuko dute.
Bihar, hilaren 4a, Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna izango da. Horren harira, Irungo udaletxea berdez argiztatuko dute gauez. Egitasmo honen bidez, minbizia ikusarazi nahi du Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Asgicer Erakundeak, eta halaber hezkuntzak duen garrantzia nabarmendu nahi dute minbizia ikusarazten jarraitzeko.

