Hego Amerikako Andeetan barrena, 'Zure abenturaren bila' programan
Programak hitzordua izango du ostegun honetan, hilaren 5ean, eta Eneko Redondo bidaiariak bere bizipenak kontatuko ditu Amaia KZn.
Hileroko hitzordua da Zure abenturaren bila programako saio berria, eta otsaileko protagonista Eneko Redondo bidaiaria izango da. Hego Amerikako Andeetan barrena egindako bizikleta bidaia kontatuko du, eta hitzordua ostegun honetan, hilaren 5ean, izango da Amaia KZn. Saioa 19:30ean hasiko da, eta euskaraz izango da. Ikus entzunezkoa proiektatu ondoren, solasaldi bat izango da protagonistarekin. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.
Hegoamerikako Andeak gurpilEKIN bidaiari lanak hamalau hilabeteko kontakizuna egingo du, eta bidaiariak bertan bizitakoa kontatuko du. Natura eta bertako herriek ehundutako paisaiak ikus entzunezko lanaren protagonistak izango dira. “Bertako gertaerek nire mugak desafiatu dituzte behin eta berriro, eta esperientziaren intentsitatea bera ere handitu dute”, adierazi du Eneko Redondok.
Zure abenturaren bila programak gonbidatuen bidaiak kontatzea du xede. Honekin, bidaiatzeko zaletasuna sustatzea nahi dute, askotariko esperientziak kontatuz.

