Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Diziplinen artean, femeninoari garrantzia emanez

Erakusketa berria inauguratu du Julia Lasa Goikoetxeak: 'Hutsa - Desierta'. Maddalen Arte Gunean ikusgai egongo da otsailean zehar, eta horrez gain, tailerrak egingo dituzte.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/02/03

Maddalen Arte Guneak gogoz hartu du 2026. urtea. Julia Lasa Goikoetxeak hartu ditu bertako paretak oraingoan, bere erakusketa berriarekin: Hutsa – Desierta. Arte gunetik adierazi dute “ikus daitekeenaren eta ikusi ezin denaren arteko espazioa aztertzen” duela proiektuak, “eta bisitariari geldialdia, isiltasuna eta hausnarketa proposatzen” dizkiola. Diziplina ezberdinetatik hartu du Lasak erakusketa osatzeko, eta erakusketa ez ezik, sakonago joko du artistak.

Otsailean zehar, ostegunetan eta ostiraletan egongo da irekia erakusketa, bisitatzeko aukerarekin, 11:00etatik 13:00etara  eta 17:00etatik 19:00etara. Halere, ordutegi zehaztuetatik kanpo bisita bat zehazteko julialasagoikoetxea@gmail.com helbidea baliatu du artistak. 

Erakusketak diziplina eta material ezberdinak uztartzen ditu. Alde batetik, Miriam Loidik egindako paper artisauan sortutako obra plastikoak aurkezten dira; bestetik, Nepalera egindako bidaiako argazkiak, Laura Gallegorekin elkarlanean garatzen ari den film esperimental baten parte direnak; eta, azkenik, DANEBAT liburu solidarioko irudiak, Katmandun Nepaldala GKEko neskatilekin egindako tailerretan sortuak. “Lan guztiak proiektuaren abiapuntuko galderei buruzko fanzine poetiko batekin elkarrizketan daude”.

Hiru espazio

Adierazi dutenez, obra plastikoa hiru eremutan antolatu du artistak. Alde batetik, formatu txikiko piezek gorputzaren ahultasuna lantzen dute. Bestetik, pieza ertainek pentsamenduaren mugak aztertzen dituzte, eta azkenik, “formatu handiko lanek espiritualtasunerako espazio ireki bat proposatzen dute”. Horrez gain, femeninoaren eta hizkuntzaren inguruko hausnarketa proiektuaren parte handi bat da. Lasak esan du obra guztiak femeninoan izendatu dituela, “historian zehar emakumeen eta nesken baitan mutatu diren emozio eta lurraldeei lekua emateko”.

Nepalera egindako bidaia erakusketaren hein handi bat da. Bajhang eskualdean egon zen Lasa, Miren Erquicia emaginak amatasun proiektu bat garatzen duen lurraldean. “Prekarietateak eta amatasun-heriotza tasa altuak markatutako errealitate hori argazkien eta DANEBAT liburu solidarioaren bidez islatzen da, eta erakusketaren parte da”.

Tailerrak larunbatetan

Esan bezala, erakusketaz gain, sakonago egin izan nahi du Lasak, eta horregatik tailerrak antolatu ditu larunbatetan. Hiru tailer ezberdin izango dira. Lehenengoa, otsailaren 7an, etxeko txikientzat bideratua izango da, eta arte abstraktua jorratuko dute. Lehenengo taldea 11:00etan izango da, eta bigarrena 12:00etan, ordu bateko iraupenarekin. Hamabi lagunentzako tokia ireki du artistak, lehena 4 eta 12 urte artekoentzat. “Jolasaren eta sormenaren bidez formak, koloreak eta emozioak esploratzeko tailerra. Parte-hartzaileek pinturarekin eta adierazpen askerekin esperimentatuko dute, taldean sentsibilitate artistikoa garatuz.”

Bigarren larunbata otsailaren 21n izango da, eta meditazioa eta arte sinbolikoa izango ditu oinarri. 12:00etan izango da, eta hamabi urtetatik gorakoentzat. “Barne-begirada eta sormena uztartzen dituen topaketa. Meditazio ariketak eta arte sinbolikoko elementuak erabiliz, parte-hartzaileek beren barne-mundua aztertuko dute eta sentsazioak formetan eta koloretan islatuko dituzte”.

Azkenik, otsailaren 28an itxiko dute erakusketa, azken tailerrarekin. Bertan paper artisauaz arituko dira Miriam Loidirekin eta ilustrazio botanikoaz Lasarekin. Hamasei urtetik gorakoentzat izango da, 11:00etan. “Esperientzia praktiko eta sentsoriala: papera modu artisauan sortzea eta ilustrazio botanikoa lantzea. Parte-hartzaileek erakusketako lanak sortzeko prozesua ezagutuko dute, eta aldi berean beren adierazpen sortzailearekin konektatuko dute”. Azken tailerraren ondoren, topa batekin itxiko dute erakusketa.

Tailerretara izen emateko, hurrengo esteka ahalbidetu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.