'Ahotsak ikusgai: LGTBIQ+ errealitateak eta eraldaketa' hitzaldia, Kabigorrin
Parean eta Lumak Haize elkarteek antolatu dute hitzaldia, eta ostegun honetan, hilaren 5ean, izango da, 19:30ean.
LGTBIQ+ kolektiboaren errealitateak ikustarazteko eta gizarte eraldaketarako gogoeta sustatzeko Parean eta Lumak Haize elkarteek Ahotsak ikusgai: LGTBIQ+ errealitateak eta eraldaketa hitzaldia antolatu dute. Aniztasunaren inguruko ahotsak eta bizipenak plazaratuko ditu hitzaldi honek. Hitzordua ostegun honetan, hilaren 5ean, izango da Kabigorrin, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da, eta jarduera hau publiko orokorrari zuzenduta dago.
Hitzaldi honekin, LGTBIQ+ kolektiboaren errealitateak ikuspegi kritiko batetik landuko dute Eiherak, Kattalin Minerrek eta Iñi Etxezarretak, horiek izango baitira hitzaldiaren gonbidatuak. Gonbidatuak elkarrizketa eta hausnarketa kolektiboa bultzatzen ahaleginduko dira.

