Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Andoni Carnovich Arruabarrena - Bikoizlea

"Bikoizketak asko du pasiotik"

Ingurukoek betidanik esan diote irratirako edo bikoizketarako ahotsa duela, eta orain, hori bera erakusten ari da. Marrazki bizidunak ikustetik haiei ahotsa jartzera pasa da.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/01/30

Telebistan entzun dezakegu Andoni Carnovich Arruabarrena. Entzun bai, baina ez ikusi. Zehazki, egun Dragon Ball Super telesailean dihardu lanean, bi pertsonaien euskarazko ahotsak egiten. Bikoizlea da Carnovich, gaztaroan bere inguruko askok aurreikusi zuten moduan. Euskarazko marrazki bizidunak ikusten hazi zen, eta orain, bera moduan telebista aurrean jartzen diren txikientzako edukiak sortzen ditu. 

Bikoizle on batek zenbat dauka teknikatik eta zenbat ahotsetik?

Ahots egoki edo berezi bat edukitzeak laguntzen du, bai, baina hein handi batean teknika eta ikasitakoa da garrantzitsuena. Ahots erakargarri eta radiofoniko bat izan arren, ez baduzu teknikarik, ez zoaz inora, eta hori segituan nabaritzen da. Bikoizketa amateur bat ikusten dugunean, oso erraza da zerbait arraroa nabaritzea, bikoizketa estandarretik, hau da, ongi egindakoagatik atera egiten delako. Esperientzia funtsezkoa da. Nik adibidez, gutxi daramat mundu honetan, eta ikasteko milaka gauza ditut oraindik. Orain, lan egiteko aukera izan dut, baina oraindik Binahien jarraitzen dut ikasten.

Txikitatik markatutako helburua izan da bikoizketan aritzea?

Ez nuke hala esango. Ahots baxua dudanetik jende askok esan dit irratirako edo bikoizketarako balio nuela, baina ez nion inoiz kasu askorik egin. Betidanik gustatu izan zait jendea imitatzea, eta etxean, bi gurasoak abeslariak izanik, ahotsa landu izan dut. Unibertsitatean hasi nintzenean, lagun batekin batera, Binahi akademian izen eman nuen, eta berehala konturatu nintzen oso gustukoa nuela. 

Bikoizle batek badaki antzezten?

Bikoizle honek behintzat, ez daki kameraren aurrean antzezten. Ez dira eskutik doazen gauzak, baina badira kasuak non hala den. Berdina gertatzen da alderantziz. Aktoreak bikoizketan jartzen direnean, gehienetan ez dute ongi egiten, bi kanal oso ezberdin dira eta. Baina, era berean, bikoizketa aktuazio mota bat moduan ulertzea egokia da. Atrilean guztia uzten dugu eta pertsonaian asko sartzen gara. Teknikaren garrantziaz hitz egin dut, baina ezin dugu bikoizketa gauza robotiko eta hotz baten moduan ulertu. Bikoizketak asko du pasiotik, ez da soilik gidoi bat irakurtzea. Jatorrizko bertsioan erakusten diren emozioak imitatu behar ditugu, eta pertsonaiak garrasi handi bat egiten badu, guk intentzio berberarekin egin behar dugu. Hori dudarik gabe antzeztea da, beraz, kameraren aurrean aktore gisa, nik behintzat ez, baina antzezten badakigu.

Bikoizketa batek jatorrizko bertsioa hobetzen du?

Ez nuke esango. Jatorrizkoa oso txarra bada, bai, eta gainera, euskaraz baldin bada, kalitate handikoa izango da, momentu oso onean gaude eta. Nik uste kasuan kasu begiratu beharko genukeela, baina halere, zaila iruditzen zait maila oneko bikoizle batek jatorrizko eduki bat okertzea.

Euskal bikoizketa aipatu duzu. Ze egoera dugu gaur egun?

Nire ustez goraka doan zerbait da. Halere, ez nuke esango duela hamarkada batzuetako edukiak maila baxukoak zirela. Nik soilik bi urte daramatzat mundu honetan, eta ezin dut asko sakondu, baina ikusi dudanagatik, maila altuko jende asko sartu da orain, hein batean jende gaztea. Askok badirudite bizitza osoa daramatela bikoizle moduan, eta ia hasi berriak dira. Ezin gara beste hizkuntza batzuekin alderatu, hori argi dago, eta kontuan hartu behar dugu Euskal Herria leku txikia dela. AEBetan baliabide gehiago dituzte, eta horrek noski maila igotzen du, baina nik argi dut gure edukiak goraka doazela, eta gazteen sarrerarekin mailak ere goraka egingo duela.

Jatorrizko euskal ekoizpenak handitzen ari diren heinean, bikoizketak lekua galtzen dute? Ba al dago pantaila denontzat?

Nire ustez bi gauzak bateragarriak dira. Euskal Herriko ikus entzunezko produkzioa handitu beharreko zerbait da, baina ez dut uste horrek bikoizketari ondorio kaltegarriak ekartzen dizkionik. Orain, streaming plataformekin gauzak aldatu egin dira, eta denontzako dago tokia. Primeran plataformarekin, adibidez, igoera handia egon da, eta mundu hau asko mugitu da. Ikusleentzako eskaintza areagotzea gauza ona da, alde batetik eta bestetik.

Badira gidoi bat itzultzerakoan sortu daitezkeen arazoak.

Bai noski, eta horregatik dute hainbesteko garrantzia itzulpen hori egiten dutenek. Barrutik gehiago ezagutu nahiko nukeen mundua da. Bikoizketan agente askok hartzen dugu parte. Badira momentuak non jatorrizko gidoia itzuli ezina bilakatzen den. Adibide bat jartzearren, badira adibidez ingelesez egin daitezkeen hitz jokoak, literalki euskarara itzuliko bagenitu zentzua erabat galduko luketenak. Hor egokitzaileek sekulako esfortzua egiten dute, hitz joko hori euskaratuz. Antzeko zerbait bilatu behar dute, baina noski, luzera berdina errespetatuz. Itzulpen perfektua aurkitu dezakete, baina denbora tarte horretan ez bada sartzen, ez du balio.

Bikoizketan ez ezik, beste eduki batzuetan zure ahotsa entzun izan ahal dugu, off moduan. Oso ezberdina da?

Bai, ezberdina dela esango nuke. Mihiluzen hasi nintzen lanean, eta Binahi moduan, nire akademia izan da. Asko ikasi dut bertan, eta asko ikasten jarraitzen dut. Sare sozialetako bideoen gainetik ahotsak jartzen hasi ginen, nahi genuen askatasunarekin. Aurrekoan nire lehenengo off-a entzun nuen, eta konturatu nintzen oso neutroak egiten genituela hasieran, emoziorik gabekoak. Ez dakit agian beldurra genuen esajeraziora gehiegi hurbiltzeko, baina aurrera joan ahala, ikusleak dibertitzeko xedearekin puntua hartu genion. Ahots neutro bat zena pertsonai xelebre batean bilakatu genuen. 

Ohituak gaude bikoizketan esajerazioa entzutera?

Belarriak nahi duena da gaur egun. Doblajitis terminoa erabiltzen dugu hori bera izentzeko. Ez dugu berdin entzuten kaleko elkarrizketa bat eta pelikula batekoa. Ohituak gaude beti egin izan den bikoizketara, eta zerbait neutroagoa denean, arraro egiten zaigu. Halere, nire ustez, bilakaera prozesuan dagoen zerbait da hori, eta esajerazioa pixkanaka neutralizatzen ari gara. Duela 40 urteko bikoizketa bat hartzen badugu, ikusiko dugu gaur egungoarekin alderatuta, askoz artifizialagoa zela. Orduan, nik uste neutroaren eta esajerazioaren artean badagoela erdigune bat, eta bertan mugitu beharko ginatekeela.

Euskarazko bikoizketan jarraitzeko asmoa duzu?

Euskaraz eta gazteleraz egin dut lan. Gaur egun, modu berekoian, datorrena datorrela hartuko dut. Baina nik euskarazko bikoizketa ikasi dut, eta horren alde egin dut apustua. Txikitan ETB1 eta ETB3 kateetan zeuden marrazki bizidunak ikusten nituen, eta sentitzen dut orain nik berdina eginda aletxo hori itzuli dezakedala. Euskaraz jaso dut txikitan, eta orain euskaraz eman dezaket. Euskarazko edukiak babestu behar ditugu, merezi du eta.

Carnovichek Dragoi Bola Super telesailan interpretatzen duen pertsonaietako bat.

Dragoi Bola Superren barruan zaude. Nolakoa da hori?

Ekoiztetxera iristean, guk ez dakigu zertarako deitu gaituzten. Nik ez nekien Dragoi Bola Super egitera joan behar nintzela, eta iristerakoan eta gidoia ikusterakoan, sekulako sorpresa hartu nuen. Esperientzia ikaragarria izaten ari da, eta askotan sinestezina.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.