San Jose Langilea futbol zelaiko belar artifiziala berrituko dute
Instalazioak hamabost urte baino gehiago ditu, eta egungo zelaiaren kautxua oso higatuta dago.
San Jose Langilea futbol zelaiko belar artifiziala osorik berrituko dute. Gaur goizeko udalbatzan, futbol zelaia berritzeko proiektu teknikoa eta horretarako kontratazio prozedura onartu dute. Gaur egungo instalazioak hamabost urte baino gehiago ditu, eta belar artifizialeko zelaia nahiko hondatuta dago.
Kautxuaz gain, kirol ekipamendua eta beste hiri elementu batzuk ere nabarmen hondatuta daude. Horregatik, elementu guztiak ordezkatu eta instalazioak goitik behera berrituko dituzte. Lehenik, kirol ekipamendua kenduko dute, baita sareak ere. Belarrari eusten dion lurzorua garbituko dute, eta arazorik egotekotan, hondoratuta dagoen lurzorua konponduko dute. Obra hauek kirola sustatzeko ezinbestekoak izango dira, eta 439.000 euro baino gehiagoko aurrekontua izango dute.
Proiektu berriak egungo belarra osorik kentzea dakar, sistema berri batengatik ordezkatzeko. Arauzko futbol zelaiaz gain, zazpiko futboleko beste bi zelai ere margotuko dituzte, beste kolore batean. Slize harea eta kautxu pikorkatua zelai guztitik zabalduko dute, gainazala segurua eta uniformeagoa izan dadin. Azkenik, kirol ekipamendu berria eta babes sareak jarriko dituzte.

