Langileen Batzordeak Udal Eskolaren ustezko kudeaketa-aldaketak salatu ditu
Elkarrekin Podemosek Langileen Batzordearekin bilera bat egin zuen, udaletxeko eta eskolako langileen artean dagoen kezka helarazteko.
Elkarrekin Podemosek Udal Eskolako langileekin bilera bat egin du, bertako langileek bizi duten egoera larria salatzeko. Ustezko kudeaketa-aldaketa dela eta, langileen lan-baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea arriskuan jartzen dituela salatu dute langileek. David Nuño Elkarrekin Irun taldeko bozeramaileak egoera bertatik bizitzeko aukera izan du. Nuñok egiturazko gabeziak, eta eskolaren etorkizuneko kezkak jaso zituen.
Dena dela, Elkarrekin Podemosek argitaratutako prentsa oharraren hitzez, Eusko Jaurlaritzak Udal Eskolaren kudeaketa Partzuergoaren esku uztea aurreikusten du. Horrek bertako bost langileek beren funtzionario izateari uko egin beharko lioketeela ekarriko luke, eta gaur egun dituzten lan-baldintzak galdu. Erabaki horren benetako helburua eskolaren kudeaketa-kostuak murriztea da. Alderdiarentzat erabaki hori “kezkagarria” da. Zerbitzuaren kalitatean ere ondorioak egongo lirateke, Udal Eskolaren ordutegi-murrizketa ekarriko bailuke.
Gainera, bertako langileek ere eraikinaren egoera tamalgarria salatu dute, egiturazko gabezia larriak ditu. Ur-ihesak, eraikinaren mantentze orokorra nabarmen eskasa da, eta horrek lan-baldintzei eta hezkuntza jarduerari eragiten die.
Langileen batzordeak argi utzi nahi du ez dutela onartzen kudeaketaren berrantolaketa bat ez duena errespetatzen langileen lan-eskubideak. Kudeaketa-aldaketa gauzatuko balitz, Elkarrekin Podemosek, gutxienez, eskatzen du Udal Eskolako langileak Partzuergoan integratu ahal izatea.

