Enpresei eta herritarrei aholku energetikoak emateko udal zerbitzua berriro martxan
Herritarrei informazioa eta planteatzen dituzten zalantzak argitzeko zerbitzua eskainiko dute arreta zerbitzuaren bulegoetan, asteazkenetan.
Irungo udalak aholku energetikoen inguruko informazioa eta zalantzak argitzeko udal zerbitzua martxan jarri du berriro. Enpresek eta hiritarrek aukera izango dute kontsulta pertsonalizatuak egiteko, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan. Asteazkenetan izango dira hitzorduak, eta efizientzia energetikoa hobetzeko eta kontsumoa optimizatzeko baliagarriak izango dira. Hitzorduak aurrez aurrekoak, hitzordua eskatuta, edota telematikoki izan daitezke.
Aholkularitzak askotariko energia gaiak jorratuko ditu. Faktura elektrikoaren optimizazioa, kontsumo ohituren analisia, energia berriztagarriei buruzko informazioa eta efizientzia energetikoa hobetzeko laguntza eta dirulaguntzei buruzko informazioa eskainiko dute.
Udalak zerbitzu honen garrantzia nabarmendu nahi izan du. Trantsizio energetikoaren testuinguruan familiei laguntzeko, eta jasangarritasunarekiko eta pobrezia energetikoaren kontrako borrokarekiko konpromisoaren adierazgarritzat jo du. Herritarrek zuzeneko kontsultak argitzeko eta orientabide kanal pertsonalizatu bat izango da aholkuaritza energetikoa.

