Atunetaz mintzatuko dira gaur Kultur Etxean
18:30ean izango da, eta arrantza eta zientzia munduko hainbat profesional bilduko dira bertan.
Iñigo Onandiak ateratako argazkia. Hitzaldia izango da gaur Kultur Etxean: Tunidoen markaketa: biologian, teknologian eta itsaso zabalean barrena bidaia. 18:30ean izango da. Zientzia, arrantza eta erakunde arloko profesionalak bilduko dira bertan, tunidoen inguruan hitz egiteko. Tunidoen markaketaz arituko dira, azterketen aurrerapenetaz eta arrantza jasangarriak dituen erronketaz.
“Ekitaldiak dibulgazio zientifikoa, ikuspegi instituzionala eta arrantza-sektorearen esperientzia uztartuko ditu, itsas ikerketari eta gure itsasoetarako funtsezkoak diren espezie horien kudeaketari buruzko begirada osoa eskainiz”, adierazi dute antolatzaileek.
Bertan izango dira:
-
Norberto Emazabel, Gipuzkoako arrantzaleen Federazioaren eta Hondarribiako Done Pedro arraltzaleen Kofradiaren presidentea.
-
Ixone Soroa, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria.
-
Iñigo Onandia, AZTIko itsas ikertzailea.
-
Haritz Arrizabalaga, AZTIko tunidoen ikerketaren arduraduna.
-
José L. Cort, Artisau-arrantzan espezializatutako itsas biologoa.
-
Josu Santiago, tunidoen ikerketan aditua.

