2026-2027 ikasturterako aurrematrikulatzeko epea hastear da
Otsailaren 3tik 14ra arte iraungo du Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aurrematrikulatzeko epea.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak iragarri du otsailaren 3an hasiko dela 2026-2027 ikasturterako aurrematrikulatzeko epea, eta otsailaren 14ra arte luzatuko da. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan egin behar dutenek egin beharko dute aurrematrikula. Familia bakoitzak eskabide bakarra eskatu beharko du, hala ere, ikastetxe bat baino gehiago aukeratzeko aukera izango dute, lehentasun ordenan.
Eskaera aurrez aurre egin daiteke ikastetxeetan, baita Ikasgunea plataforman ere, telematikoki. Martxoaren 5ean eskatzaileen zerrenda argituratuko dute; martxoaren 18an behin behineko zerrendak; eta, apirilaren 15ean behin betikoak. Erreklamazioak egiteko aukera izango dute martxoaren 25era arte, eta maiatzaren 26an, gorako errekurtsoak aurkezteko eguna izango dute.
Bestalde, Irungo Udalak familiei gogorarazi die 2 urtekoen gelan edo ondoko ikasmailetan eskolatuta dauden ikasleek ez dutela aurrematrikularik egin behar, beti ere ikastetxe berean jarraitzen badute. Eskabideak aurkezteko datak ez du eraginik izango balorazioan, guztiek irizpide berak izango dute eta.
Irunen erroldatutakoek bost puntu esku eskuratuko dituzte gertutasunagatik udalerriko ikastetxe publiko edo itundu guztietarako. Etxetik gertuen dutenerako, berriz, zazpi puntu eskuratuko dituzte.

