Saharara eramateko elikagaien bilketa egingo dute Kabigorrin
Tindufeko errefuxiatu sahararren kanpamenduetara elikagaiak eramateko bilketa egingo dute, otsailaren 5etik 7ra bitarte.
Urteroko hitzordua bilakatu da Sahararen aldeko karabana. Saharako Lagunen Euskal Elkarteen Federazioa elikagaien bilketa antolatu du Tindufeko (Argelia) errefuxiatu sahararren kanpamenduetara eramateko. Txingudi Sahararekin Tadamum Elkarteak bilketa egingo du Kabigorrin datorren astean, otsailaren 5etik 7ra bitarte, 19:00tik aurrera. Aurten 50 urte betetzen dira 170.000 pertsona inguru han bizitzen, eta aipatu beharrekoa da, gehienak emakumeak eta haurrak direla.
Laguntza oro da ongi etorria. Atuna, sardinak, arroza, azukrea, lekaleak, pasta eta emakumeentzako konpresak dira gehien eskatzen dituzten elikagaiak. Kristalezko poteak saihestea eskatzen dute Saharara eramateko plastikoz bildutakoak hobeak baitira.
Bestalde, 2026ko uztailean eta abuztuan Euskal Herrira etorriko diren haur errefuxiatuentzat harrera-familiak behar dituzte. Zuen seme-alabek beste bizimodu bat ezagutzeko eta baloratzeko aukera ematen dute halako esperientziek, eta Tadamum elkarteko kideen hitzetan, oso baliagarriak izan ohi dira. Pasa den ostiralean, HITZAk harrera familiekin batera elkarrizketa bat ondu zuen.
Bilketaren eta harrera-familien gaineko informazio gehiagorik nahi izanez gero, Udalako Ongizate Sailara edota Tadamum elkartera jo dezake interesatua dagoen orok martxora arte. Bestalde, harreman telefonoa eta helbide elektronikoa jarri dute 628 56 94 63 edota tadamum@hotmail.es mezua bidalita.

