Larrua proiektuaren 'Seniorra' ikuskizuna, CBAn
Konpainiaren proiektu paraleloa da, eta hamargarren urteurrena ospatzeko dantza ikuskizuna egingo dute ostiral honetan, hilaren 30ean.
Larrua proiektuak hamargarren urteurrena ospatzeko Seniorra dantza ikuskizuna eskainiko du, CBAn. 20:00etan hasiko da, eta 40 urtetik gorako interpreteei protagonismoa eman nahi diete ikuskizun honen bitartez. Jordi Villaseca eta Aritz Lopez dira Larrua proiektuaren bultzatzaileak, eta heldutasun eszenikoaren balio artistikoa aldarrikatu nahi dute. Sarrerak 10,25 euroan eros daitezke udalaren webgunean.
Sorkuntza eta elkarrizketa espazio honen helburua esperientzia eta memoria duten gorputzak eszenaratzea da. Lehenengo sorkuntza lanerako Dimo Milev koreografo ezagunaren laguntza izan dute, poesia, umorea eta arroztasuna konbinatzen dituen pieza da.

