Palmondoetan pikudo gorria atzeman da
Espezie inbaditzailea da, eta beraz, prebentzio eta kontrol neurriak hartu ditu udalak.
Hondarriibko palmondoetan pikudo gorria (Rhynchophorus ferrugineus) espeziea atzeman dute. Espezie inbaditzailea da, eta 2024. urtetik udalak hainbat prebentzio eta kontrol neurri ezarri ditu, izurritearen jarraipena eta hedapena saihesteko. “Besteak beste, feromonak dituzten tranpak jarri dira intzidentzia kontrolatzeko”.
Iaz hainbat interbentzio egin ziren Phoenix erako palmondoetan: bi endoterapia tratamendu, lau dutxa tratamendu eta esku-hartze kirurgiko bat, “palmondoen osasuna babesteko eta egoera kontrolpean mantentzeko”. Udalak haien lorategietan palmondoak dituzten bizilagunei adierazi die zuhaitzen jarraipena egiteko, eta “edozein susmoren aurrean” neurriak hark ditzatela.

