TAO sistemaren egoiliar txartelak berritzeko azken eguna urtarrilaren 30a izango da
TAO sistemaren berritze kanpaina bukatzear da, eta 2026ko urteko tasaren zenbatekoa 50 eurokoa izango da.
Udalak herritar guztiei gogoratu nahi die TAO sistemaren egoiliar txartelak berritzeko azken eguna datorren ostirala, hilaren 30a, izango dela. Egoiliar txartelaren zenbatekoa 50 eurokoa izango da 2026an. Behin epea amaituta, berritzen ez diren txartelak baliogabetuko dira otsailaren bigarren astean.
Tasaren ordainketa helbideratuta duten egoiliarrek ez dute arazorik izango, txartela automatikoki berrituko baitzaie; eta otsailaren 6an zordunduko zaie tasa. Ordainketa helbideratua ez dutenek, aldiz, udalaren egoitza elektronikoan aukera izango dute, Irun Txartela, BakQ edo beste ziurtagiri digital bat erabiliz. Ordainketa helbideratzeko azken eguna ere urtarrilaren 30a izango da.

