'Erromatar inperioa eta Txinako zeta' hitzaldia, Oiasson
'Ostegunetan Oiassora' zikloaren urteko lehenengo saioa izango da, eta Eva Tobalina Oraá Antzinako Historian doktoreak hitzaldia emango du, hilaren 29an.
Oiasso MuseoaIrungo Udala Bueltan da beste urte batez Ostegunetan Oiassora hitzaldi-zikloa. 2026. urteko lehen saioa egingo dute datorren ostegunean, hilaren 29an. Eva Tobalina Oraák, Antzinako Historian doktorea eta unibertistateko irakasleak, Erromatar inperioa eta Txinako zeta hitzaldia eskainiko du Oiasso museoan. Sarrera doakoa izango da, eserlekuak bete arte.
K.a I. mendetik zeta txinatarra oso garrantzitsua izan da erromatarrentzat, Inperioko biztanleek gehien eskatzen zuten luxuzko merkentzietako bat izan zen. Zeta eskuratzeko bidaiak egin behar zituzten Indiako Ozeanoan zehar, eta hau guztia azaltzen ahaleginduko da Eva Tobalina hurrengo ostegunean. Hitzaldi-zikloaren hasiera besterik ez da izango, hilabete bakoitzeko hitzaldi bat eskainiko dute Oiasso museoan.

