Bihar abisu horia haize ufadengatik
Euskalmetek haize ufada bortitzengatik abisu horia iragarri du, eta eguerdiko 12:00etatik 23:55etara indarrean egongo da.
Euskalmetek jakinarazi du bihar, hilaren 25a, igandearekin, haize ufada bortitzengatik abisu horia iragarri duela. Honen aurrean, udalak babes zibileko taldea aktibatu du, eta herritarrei arreta izan dezaten eskatu die. Abisu horiaren bilakaera adi jarraituko dute babes zibileko langileek. Eraikuntza-obretan, zuhaitz eremutan eta terrazetan arreta berezia jarriko dute, besteak beste.
Egoera honen aurrean SMS bidezko alerta-sistema jasotzeko zerbitzuan parte hartzeko dei egin die. Zerbitzua doakoa da, eta muturreko eguraldiagatik edo beste arrazoiren batengatik larrialdiren bat dagoenean SMS abisuak automatikoki igorriko dira. Alerta sisteman izena emateko aukera izango dute esteka honen bitartez.

