Marte Lasarte eta Sua taldeen kontzertuak, CBAn
GazteARTEan antolatutako urteko lehenengo kontzertua izango da larunbatean, hilaren 24an, 21:00etatik aurrera.
GazteARTEan Gazteria zerbitzuak 2026ko kontzertuen programazioari hasiera emango dio larunbat honetan, hilaren 24an, 21.00etan. Marte Lasarte eta Sua taldeak izango dira CBAko eszenatokira igotzen lehenengo taldeak. Aurtengo programazioa oso anitza izango da, eta euskal talde ugari protagonista izango dira datozen hilabeteetan. Lehenengo kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai daude udalaren webgunean, 5,65 euroan.
Musikak ez du etenik izango, eta otsailaren 28an Sanguijuelas del Guadiana taldeak CBAko aretoa beteko du. Sold out lortu duen lehenengo taldea da, kontzertua iragarri eta egun gutxiren bueltan. Martxoaren 14an Tinez donostiarraren txanda izango da, eta maiatzaren azken egunean, 30ean, Hofek hankaz gora jarriko du CBAko aretoa. Hiru kontzertu hauetan talde hauekin batera herriko Dj-ak izango dira.

