Topoaren nasen aldaketa atzeratu dute
Hilaren 28 eta 29 artean zen egitekoa nasen aldaketa. "Arrazoi operatiboengatik" atzeratu egin dela zehaztu dute Euskotrenek eta ETSk.
Atzo (hilak 21, asteazkena) Euskotrenek eta Eusko Trenbide sareak (ETS) iragarri zuten hilaren 28 eta 29 artean Hendaia-Pasaia zatiaren artean topoek norabidea aldatuko zutela, egun erabiltzaileek behar duten topoa hartzeko nasaren kontrakora joan beharko zutela, alegia. Bada, bi erakunde horiek adierazi dute oraingoz bertan behera geratu dela aldaketa hori, “sozietate publiko honekin eta Euskal Trenbide Sarearekin zerikusirik ez duten arrazoi operatiboak direla eta”. Aldaketa egingo dela berretsi dute, baina “datozen asteetarako” iragarri dute.

