Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Argazkigintzaren fokuan jarriko dute Hondarribia

Bidean argazki kongresua egingo dute otsailaren 28an eta martxoaren 1ean. Hainbat jarduera antolatu dituzte, hala nola hitzaldiak, tailerrak eta erakusketak.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/01/22

Argazkigintzak hartuko du Itsas Etxea otsailaren 28an eta martxoaren 1ean. Bidean argazki kongresua egingo dute, mail altuko argazkilariekin kontatuz, argazkigintza edozein herritarri hurbiltzeko. “Hau ez da soilik argazkia maite dutenentzat zuzendutako egitasmoa, artea gogoko duen orok disfrutatu dezake”, azaldu du Alvaro Del Valek. Hitzaldiak, tailerrak, denetarik eskainiko dute.

Argazki munduko maila altuko pertsonak izango dira bertan hitzaldiak ematen: Sofia Moro, Juan Manuel Castro Prieto, Yosigo, Montse Puig, Jose Manuel Navia, Gabriela Cendoya, Idoia Unzurrunzaga eta Anna Surinyach. “Ez dute zehazki argazki tekniketaz hitz egingo. Gai ezberdinak jorratuko dituzte, eta istorioetaz hitz egingo da, hala nola migrazioaz, lurraldeetaz… denetarik”, azaldu du Estitxu Ortolaiz argazkilariak. “Ikaragarrizko maila izango da, profesional oso handiak ikusteko aukera paregabea da”, azaldu du hizlari lanak egingo dituen Gabriela Cendoyak.

Hitzaldiez gain, hainbat tailer eta egitasmo ezberdin egingo dira. Haien artean, etxeko txikienei zuzendua, haien lehenengo argazki rallya egiteko aukera izango dute. “Argazki kamera bat emango diogu haur bakoitzari, eta ondoren, argazkiak atera eta haien lehen bilduma osatu ahal izango dute. Bestalde, beste jarduera bat egingo dugu non freskagarri lata batekin argazkiak aterako ditugu, horiek ibaira sartuz”, azaldu du Ortolaizek. Gazteentzako jarduerak ere egongo dira, mugikorren kamerarekin lotuta. Kalean ere erakusketa bat jarriko dute, Juan Antonio Palaciosen eskutik. “Montse Puig eta Yosigok, bertaratutakoei aholkuak emango dizkie, haien edizioan teknika hobe dezaten”.

“Kalitatezko eskaintza”

Kultur zinegotzi Ortzi Alonsok udalaren izenean hitz egin du kongresuaren aurkezpenean: “Kalitatezko kultur programazio batetaz disfrutatu dezakete hondarribiarrek, baina hortaz gain, baditugu beste helburu batzuk, hala nola, pertsonak aktibatzea. Sormenaren eta artearen diziplina ezberdin jorratu nahi ditugu”. Ez da lehenengo aldia Hondarribian argazkigintzaren aldeko apustua egiten dela, lehen EuskalPhoto antolatzen baizen, baina orain, Bidean kongresuak berrikuntzak ekarriko ditu. “Udaletik EuskalPhotori jarraikortasuna emateko erabakia hartu dugu, kasu honetan Bideanen izenean”.

Cendoyak pozez adierazi du Hondarribiko Udalak apostu hau egin izana ederra dela. “Aniztasun handia izango dugu, jende ezberdina izango delako. Hemen gabiltzanak eta haien lana munduan zehar banatzen dutenak elkartuko gara, eta hori antolatzaileen eta Hondarribiko Udalaren gauza da. Eskerrak eman nahi dizkiet denei”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.