Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Mintzapraktiketarako izen ematea ireki dute

Euskara ikasteko egitasmoan gaurtik aurrera eman daiteke izena. "Parte hartzeko nahikoa da adin nagusikoa izatea eta euskaraz aritzeko gogoa izatea", esan du udalak.

mintzalaguna elkarrizketariak 1
Urko Iridoy Alzelai
Irun
2026/01/20

Mintzapraktika egitasmorako izen ematea ireki du Irungo Udalak. Eta euskaraz egiten badugu? lelopean ireki dute izen emate kanpaina, eta euskara praktikatzea eta zaletasunak uztartzea dute xede. Gaur ireki dute izen ematea. “Mintzapraktika paseo bat emanez egin daiteke, edota bizikletan eta mendian dabiltzan bitartean, askok kafe baten bueltan aritzea nahiago izaten dute, eta, beste batzuk, berriz, lanean aritzen direnean. Euskara praktikatzeko ez baitago gogoa besterik behar”, adierazi du Irungo Udalak ohar bidez.

Mintzapraktikaren funtzionamendua oso sinplea da. “Euskara praktikatu nahi duen lagun talde bat haiekin astean ordu betez euskaraz aritzeko prest dagoen pertsona batekin elkartzen da”, azaldu du udalak. Nabarmendu dute azken horiek oso garrantzitsuak direla, eta Irungo euskaltzaleei egitasmora gonbita luzatu diete, horrela, “Irungo euskararen erabilera handitzeko bere aletxoa” jarriz.

Taldeak astean behin gelditzen dira normalki. “Badira bi astean behin gelditzen direnak ere”, adierazi dute. Taldeak osatzerakoan, adina kontuan hartzen dute. “Badira 30 eta 40 urte bitarteko kidez osaturikoak, 40 eta 50 bitartekoenak….”.

Irun euskalduna

Josu Igiñiz euskara ordezkariak aurkeztu du kanpaina: “Euskaltzaleen mugimenduaren baitan Euskal Herri osoan martxan dauden gainerako mintzapraktika egitasmoetan pilatutako esperientzia gehituko dizkio Taupak Irunen orain arte eginiko lanari”. Gainera, gehitu nahi izan du “Irun euskaltzalea dela” eta “orain erakusteko garaia dela”.

Asteroko elkarguneez gain, beste hainbat egitasmo egiteko asmoa dute, hala nola irteerak, txangoak, tailerrak eta topaketak. “Parte hartzeko nahikoa da adin nagusikoa izatea eta euskaraz aritzeko gogoa izatea”. 

Parte hartzeko, 688865398 telefonora deituz edo mpirun@taupamugimendua.eus helbidera idatziz eman daiteke izena.

 

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.