Ribera Bekara proiektuak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 30a izango da
Proiektu bakoitza bi pertsonek osatu beharko dute, eta hautatutako proiektu bakoitzak 11.250 euroko saria izango du.
Ribera Bekarako proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 30ean amaituko da. Aurkezteko proiektu bakoitzak bi pertsonek osatu beharko dute. Batek profil artistikoa izan beharko du, eta besteak, ordea, gizarte-zientzietako ikerkuntzarekin lotura duena. Gaiak lotura izan beharko du eskualdearekin, alegia, lurraldearen memoria historikoarekin eta Bidasoa ibaiarekin. Oinarriak eta aurkezteko prozesuari buruzko informazioa udalaren webgunean eskuragarri dago.
Hautatutako proiektu bakoitzak sari ekonomikoa izango du. 11.250 euro jasoko ditu bikote irabazleak, beti ere, epaimahaiak jasotako irizpideak kontuan hartuta. Proiektuaren kalitate orokorra, tandem bikoteen ibilbidea, genero ikuspegia eta intersekzionalitatea kontuan hartuko dituzte proiektuak ebaluatzeko.

