Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

PSE-EEk udal gobernuaren "marketin politikoa" salatu du

Udal gobernuak egindako legealdiko lehenengo bi urteen balantzearen aurka agertu dira sozialistak.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/01/19

Aurreko astean, Abotsanitzek eta EH Bilduk osaturiko udal gobernuak legealdiko lehen bi urteen balantzea egin zuten. Balantze horretan, iragarri zuten legealdirako prestatutako neurrien %82a bete zitutela edo betetzeko prozesuan zegoela. PSE-EEk, aldiz, adierazi du udal gobernuaren agintaldi plana “kontraesankorra eta baztertzailea” dela.

Sozialistek uste dute udal gobernuaren agintaldi plana marketin politikorako bideratuta dagoela, eta ez duela proiektu finkatu bat eskaintzen. “Udal gobernuak adierazi du planaren % 82 bete duela edo martxan jarri duela. Udal Talde Sozialistak zalantzan jarri du kopuru hori, ez baita gauza bera martxan izatea eta betetzea”, adierazi dute. Horretarako, adibideetaz baliatu dira: “Adibide garbia 2024ko aurrekontuaren likidazioa da; izan ere, gobernuak %90a gauzatu zela adierazi zuen, benetako betetze-maila % 67koa izan zenean, eta inbertsio errealak %45era ozta-ozta iritsi zirenean”.

PSEko kideek adierazi dute plan baztertzailea dela. “Ez da gauza bera herritar batzuentzat edo guztientzat lan egitea, proposamen baztertzaileekin eta, kasu batzuetan, errespetu instituzionalik gabe”. 

Gobernantzaren eta parte-hartzearen arloan, “zenbait aurrerapen puntual egin diren arren”, PSE-EEk salatu du beste eremu batzuetan atzerakada argia izan dela, hala nola Mendeluko Mahaia desagertu egin dela edo elkarteekin bilerak nabarmen murriztu direla. “Bereziki larria da, sozialisten iritziz, berdintasun-politiken kudeaketa; izan ere, irizpide baztertzaileak ezartzen dira, emakumeen kolektiboek Berdintasun Mahaian parte hartzea eragozten dutenak, arrazoi ideologikoengatik”.

“Erabaki arduragabeak”

HAPOari begira, sozialisten ustez, Abotsanitzek bere printzipioak urratu ditu, EAJren plana jaso eta onartu egin baitute, oposizioan zeudenean gogor kritikatu arren. Horrez gain, adierazi dute etxebizitzaren arloan, gune tentsionatu izendatzeko prozesua geldiune batean dagoela. 

Badira jorratu ez diren premisak sozialisten ustez, hala nola udal kiroldegiaren egoera eta kudeaketa. Badira ere “erabaki arduragabeak” direnak, terrazen ordenantza bezala. Laburbilduz, PSE-EEk “herritar guztien interes orokorrean oinarritutako hiri-eredua defendatzen jarraitzeko xedea” erakutsi du, haien ustez, udal gobernuak “ez baitu hiri proiektu finkaturik, soilik irudi estrategia bat”.

Erlazionatutako edukiaLegealdiko neurrien %82a osatu du udal gobernuak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.