Lys hirukotearen kontzertua, Kabigorrin
Hendaian eta Ziburun sortutako hirukoteak ekialdeko herrialdeetako musika eta dantza kontzertua eskainiko du urtarrilaren 31ean.
Ekialdeko herrialdeetako musika eta dantza zingaroaz gozatzeko aukera izango dute Kabigorrin. Lys hirukoteak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 31ean, 19:30ean. Hendaian eta Ziburun sortutako taldeak musika eta dantza zingaroaren errepertorioa arakatu, eta bilduma handia egitea lortu du. Lenka Polaskova (kantua eta gitarra), Yann Seyrac (biola) eta Solange Valadao (dantza) estiloa findu, eta hirukoteak ere birak egin ditu Pragan eta Moravian azken urteotan.

