Ahazteko eguna Biok Txingudirentzat
Emakumezkoen taldeak porrot mingarria izan zuen Gasteizen (92-9), eta bolada txarrak ez du etenik.
Biok Txingudi bolada txarrean murgilduta dabil, eta hortik ezin atera. Mugako jokalariek liderraren aurkako partida zaila izan zuten larunbatean Lakuan (Gasteiz). 92-9 markagailua izan zuten kontran, hala ere, nabarmentzekoa da izan zuten jarrera aldaketa. Datorren astean, ligako jardunaldia izango dute beste taldeek, Biok Txingudik atseden eguna izango baitu.
14 eta 16 urtez azpiko taldeek garaipen bikainak lortu zituzten Plaiaundin larunbatean, Deba Arroa (39-12) eta La Unica (59-0) taldeak menderatu ostean, hurrenez hurren. Gabiria Txingudi/Baztan taldeak, aldiz, partida ona jokatu arren ezin izan zuen garaipenik eskuratu Getxon. 24-14 bukatu zen partida.

