Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Osakidetzak ez ditu osasun-arreta hobetzeko promesak bete

Osasun Bidasoak eskualdearen pediatria larrialdi zerbitzuaren egoera salatu du, urtebete geroago adostutako promesak ez dira bete.

ESI Bidasoa
Gorka Correyero Llamas
Hondarribia,Irun
2026/01/16

Osasun Bidasoa elkarteak eskualdeko ospitaleko egoera berriro ere salatu du. Osakidetzak egindako promesak ez ditu bete, eta pediatria larrialdiak itxi eta urtebetera hobekuntzak ez direla egon adierazi du elkarteak. Haurrei zuzendutako arreta hobetuko zuela agindu zuen Osakidetzak, baina egoera larria dela diote. Iazko maiatzean Irunen egindako mobilizazioan 12.000 pertsona inguruk parte hartu zuten, eta herritarren ezinegona argia izan zen. Osakidetzaren erantzunik eza jendaurrean agerian uzteko laster mobilizazio gehiago deituko ditu herritar plataformak.

Ospitaleko pediatriako larrialdien itxiera iragarri zenean, pediatria arreta hobetzea agindu zuten. Egungo egoera agindutakoaren oso bestelakoa da. Plazak murriztu dituzte, ez dituzte 08:00tatik 17:00tara ordutegia bermatzen askotan, Irun Zentroko larrialdietan ez daude pediatrarik, eta maiatzetik irailera arte pediatria gehienak falta ziren. Alegia, oraindik ere, pediatrek emandako 24 orduko eta astean zazpi eguneko larrialdi-arreta ez da berrezarri. 

Itxaron-zerrenda luzeak

Itxaron-zerrenden egoerak ere ez du hobekuntzarik izan, luzeak izaten jarraitzen dute. Herritar plataformak erabiltzaileek izan dezaketen ziurgabetasuna salatu du. Lehen astero ematen zitzaien informazioa medikuei atzerapenak informatzeko; orain, ordea, noizean behin bakarrik ematen da informazio hori. 

Espezialista kontsultetarako itxaron zerrenden murrizketa iragarri zuten iazko abenduan. 56 egunekoa zen. Osasun Bidasoak espezialitate gehienek egun horiek baino askoz gehiago gainditzen dituztela dio. Hainbat alorretan hutsune ugari ditu betetzeke Osakidetzak: urologiarako ez dira hitzorduak programatzen, ekografiak ez dira hitzartzen, minaren unitateak ez du modu erregularrean funtzionatzen, besteak beste. 

Agindutako eraikuntza-lanen esperoan

Eskualdeko ospitaleko azpiegituretan milioika euroko inbertsioa iragarri zituzten. Ez dituzte bete oraindik. Ebakuntza gela berrien eraikuntza lanak ez dira hasi, eta ospitaleak urtebete baino gehiago darama bigarren solairuko ospitaleratze-unitaterik gabe. Irun Zentroko lau kontsulta 2020ko uztailetik kanpoko barrakoietan mantentzen dira, eta horrek herritarrei arreta duinagoa eskaintzea galarazten die. 

Oinaurreko anbulatorio berriaren eta Irun Zentrorako Bidasoa Institutuko patioko eraikin berriaren proiektuak geldirik daude. Oinaurrekoaren kasuan, oraindik ez da proiektu berria ezagutzen, ezta zer zerbitzu eskainiko dituen ere.

Gaur egungo egoera Osakidetzaren kudeaketa txarraren ondorio zuzena dela dio Osasun Bidasoak. Egoera hobetzeko Osakidetzako zuzendaritza-taldea berritzea eskatzen dute.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.