Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Peru Eizagirre - Bateria jotzailea

"Musikaz bizi ahal izatea pribilegio bat da"

New Yorken bizi da musikari hondarribiarra, jazz munduan murgildua. Eskozian ikasi zuen lehen, eta jazzaren hirira mugitzea erabaki zuen.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/01/16

Ametsak jarraituz New Yorkera iritsi da Peru Eizagirre. Glasgown ikasi zuen, eta bertan interesatu zen jazzagatik. New Yorken eta jazzaren arteko harremana estua da, eta harreman horri jarraituz, ametsen hirian amaitu du hondarribiarrak. Bateria jotzailea da, eta hainbat proiektu ditu esku artean. Musikaz bizitzea lortu du, gogor lan eginez, eta momentu txarrak badiren arren, momentu onei eutsiz. Iaz Viktoria Eugenia antzokian izan zen, eta ibilbide profesionala New Yorken egin arren, ikasitakoa Euskal Herrian erakusteko gogoa badu.

Jazza musika zaharkitua dela diote batzuek.

Aurreiritzi asko daude, eta seguru aski, badute egitik zeozer. Jende askok pentsa dezake musika zaharkitua dela, jazzeko klasikoak 1940ko edo 1950ko hamarkadakoak dira eta. Izan daiteke ez dela normalki jendeak entzuten duen estiloa, baina niri gertatu zaidan moduan, ikasten hasten zarenean, entzuten hasten zara. Hor konturatzen zara badaudela gaur egun maila altua erakusten duten jazz musikariak, gazteak hein batean. Agian Euskal Herrian ez dira ezagunak, baina munduan zehar badute haien arrakasta. Beraz, gaur egun ere aktibo dabilen musika estiloa dela esango nuke.

Inprobisazioan oinarritzen da jazza osotasunean?

Jazza musika inprobisatua da, baina ez ehuneko ehunean. Konposatutako kanta bakoitzak bere estruktura du. Melodia bat egiten da, eta horren atzean akordeak ezarri. Normalena melodia jotzen da, eta ondoren, akordeen gainean zikloka inprobisatzen dugu. Bakarlariek txandaka jotzen dituzte haien soloak. Nik ez dut akordeen gainean jo behar, bateriak ez baititu notak jotzen, baina jakin behar dut ze momentutan gauden, eta modu egokian erreakzionatzu. Jazz kontzertu batean oso garrantzitsua da musikarien artean jolastea, eta gure artean komunikatzea, jakiteko bakoitzak ze erabaki hartuko dituen.

Beraz, badago melodia jazzean?

Bai. Jazz klasikoagora joaten bagara, adibidez, Miles Davisen kanta bat hartuz, melodia ez da bakarrik inprobisazioa. Bakarlariek jo baino lehen melodia idatzi bat izaten da, estandarrak deiturikoa. Melodia horiek, garaiko kanta popularretatik ateratako zatiak dira. Orain ere horrela mantentzen da.

Ze garrantzia du bateriak jazzean?

Bateria instrumentu xelebrea da dudarik gabe, harekin ezin ditugulako notak jo. Musika estilo guztietan rol berdina du bateriak, erritmoa ezartzeko sortu zen eta. Jendea dantzan jartzea du helburu jazzak, horretarako sortu zen, eta erritmoak eragiten du hori. Beraz, esan dezakegu oholtza gainean nire helburua, eta bateria jotzaile guztiona, ikusleari erritmoa trasmititzea dela, haiek dantzatzeko gogoa izan dezaten.

Aurrera begira, beste musika estiloei atea ixten diezu? Hala denetarik egiteko gogoa duzu?

Nik beti ditut ate guztiak irekiak, musika estilo guztiak ditut gustuko. Eskozian ikasi nuenean, jazza ikasi arren, denetarik jotzen genuen. Gaur egun badaude artistak jazz musikariak izan arren, beste estiloetan ere murgiltzen direnak. Horren adibide garbia da Herbie Hancock. Miles Davisekin jo zuen, eta orain gauza modernoagoak egiten ditu funk eta hip hop bezalakoak. Mundu horiek denak nahastuak daude, eta zuk ikasi dezakezu nola inprobisatu eta nola moldatu beste estiloetara. Hemendik aurrera jazza jotzen jarraitu nahi dut, baina beste gauzak ukituz. Orain, gainera, rock talde batean jotzen hasi naiz.

Musikaz bizitzea lortu duzu. Zein da horren alde polita?

Musika ez da beste lanbideen modukoa. Ez da batere erraza musikaz bizitzea lortzea. Modu ezberdinak bilatu behar dituzu aurrera jarraitzeko, ia ezinezkoa da soilik ditu iturri bakarra izatea. Izan daiteke klaseak eman, kontzertuak lortu… beti gabiltza mugitzen. Bateriarekin gainera, alde ona dugu proiektu ezberdinetan egon gaitezkeela aldi berean. Batzuetan kontzertu bat ematerakoan, norbaitek ikusten zaitu, eta gustuko badu nola jotzen duzun, proiektu batean parte hartzeko aukera ematen dizu. 

Txanponak beti dauka beste aldea, ezta?

Noski. Badaude hilabeteak non ez duzun kontzerturik lortzen adibidez, eta horrelako momentuetan zure buruari galdetzen diozu ea bide onetik zoazen. Garai horietan ezin dugu pentsatu ez ditugula kontzertuak lortzen txarrak garelako, soilik momentu txar bat da, eta aurrerago hobeagoak etorriko dira. Gainera, momentu onek txarrak garaitzen dituzte nire kasuan, eta ni horrekin gelditzen naiz. Balio gehiago ematen diot momentu on bati txar bati baino, badakidalako pribilegio bat dela musikaz bizitzea.

Euskal Herrian ze aukera du jendeak jazzera hurbiltzeko?

Errazena, dudarik gabe, areto batera hurbiltzea da. Euskal Herrian badaude jazza entzuteko lekuak, hala nola Altxerri Donostian. Jazzaldietara joatea ere aproposa da, bertara artista berri asko joaten dira eta, bai Donostikora eta baita ere Gasteizkora. Sarrerak erosi, bertaratu eta kontzertua ikusi. Norbaitek album bat gomendatu ahal dizu, baina ez da berdina etxean entzutea edo zuzeneko batera joatea. Zuzenean ikusten, gehiago sentitzen duzu musika.

Eskozian ikasi zenuen, baina ondoren New Yorkera mugitu zinen. Zergatik?

Masterra egitera joan nintzen New Yorkera, Glasgowen bost urte pasa ondoren. Jazz munduan New York meka baten antzekoa da, eta bertara joan nintzen gehiago ikasi nahi nuelako. Nik pentsatzen nuen New Yorken bizipen asko jasoko nituela, jazzaren harira, eta bertan egingo nuela bilakaera handiena profesionalki. Erronka pertsonal bat izan da dudarik gabe. Asko ikasi dut, eta duela urte terdi graduatu nintzen. Halere, askotan pentsatzen degu hiri handietara mugitu behar garela gure ibilbidea handitzeko, baina nire kasuan, atzera begira jarriz, konturatu naiz etorri baino lehen jada banuela maila on bat. Egia da hiri handietan aukera gehiago daudela, baina dugun sinismen hori ez da beti hala izaten. Zerbait egiteko nahia eta gogoa baduzu, eta gogor egiten baduzu lan, nik uste edonon egin dezakezula.

Ze proiektu dituzu martxan orain?

Ba aste honetan Glasgown egon naiz, lagun batzuekin batera gauza batzuk grabatzen, lagun baten etxean, bertan baitu estudioa. Gero, New Yokera bueltan, esan bezala rock taldearekin nabil. Help Wanted izena du taldeak, eta ni baino gazteagoak dira musikari guztiak. Bestela, proiektu ezberdinekin nago eskuartean, eta lehen esan bezala, edozein momentutan etor daiteke beste musikari bat eta zerbait berria eskaini. Horrez gain, otsailaren 23an kontzertu bat dakat, eta hori bera promozionatzen eta prestatzen hasi behar naiz. 

Euskal Herrira itzultzeko asmoa baduzu?

Buruan beti dudan zerbait da. Ikasi dudan guztia Euskal Herrian eskaini dezakedala uste dut. Noizbait itzuliko naiz, baina ez dakit noiz. Oraingoz, beste hiru urteko bisa daukat AEBetan. Bisa bukatzean planteatuko diot galdera hori nire buruari, baina bai, esan dezaket gustatuko litzaidakeela noizbait itzultzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.